Dinámica de máquinas y procesos de fabricación
Makinen dinamika eta fabrikazio-prozesuak
Gure espezializazioak

Sistema mekatronikoak eta oso lehiakorrak diren osagaiak garatzen ditugu. Portaera dinamikoaren simulazio prediktiboan eta fabrikazio-prozesuetan oinarritutako tresnak eta metodoak eskaintzen ditugu, makinen eraginkortasuna eta errendimendua ahalik eta handiena izan dadin. Tresna horien eta ikuspegi holistikoaren bidez, prototipo funtzionalak zehaztasun eta fidagarritasun handiz diseinatu, fabrikatu eta baliozkotzeko gai gara. 

Gorputz anitzeko simulazio dinamikoa sistema dinamikoetarako

Simulazio-makinen eta -erreminten osagaien portaeraren iragartzen duten eredu dinamikoak garatzen eta balioztatzen ditugu, degradazio-efektuak kontuan hartuta. Horiek, diseinu-prozesua errazten dute, eta produktuak errendimenduari, funtzionaltasunari eta fidagarritasunari dagokienez, optimizatzeko aukera ematen dute. 

Industria-produktuetarako fabrikazio-prozesuen simulazioa

Fabrikazio-prozesuen simulazio-ereduak garatzen eta balioztatzen ditugu, eta, hala, zerbitzuaren fidagarritasuna, materialaren eragina (gogortasuna, mikroegitura, hondar-tentsioak eta abar) eta ekoizpen-kostuak optimiza ditzakegu diseinu-fasetik. 

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Teknologia mekanikoak digitalizazioaren inguruan garatzean datza erronka, egokigarritasun funtzional, efizientzia eta fidagarritasun handiko makina adimendunak eraiki ahal izateko.

Mario Javier Cabello Ulloa
Makinen Dinamika eta Fabrikazio Prozesuak taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Mario Javier Cabello Ulloa
Mecapres4.0
ZDZW
AIDEAS