Ezagutza transferitzen dugu. Enpresei balio teknologikoa ematen diegu eta pertsonak prestatzen ditugu.
Zentro teknologikoa gara, eta 1974az geroztik balio teknologikoa ematen diegu enpresei. MONDRAGON Korporazioko kooperatiba bat gara, eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide. Gure zentroa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta Zentro Teknologikoen Espainiako Federazioko agente akreditatua da. Eta Europako unibertsitate eta zentro entzutetsuen sare garrantzitsu bati laguntzen diogu. Azken finean, talde-lanean aritzea gustatzen zaigu. Ezagutza trukatzea. Enpresen errealitatera egokitzea. Beharrak entzun eta konponbideak eskaintzea.
Gure izateko eta egiteko moduak enpresa garrantzitsuen kolaboratzaile izatera eraman gaitu. Ikerketarako eta talentua prestatzeko gunea gara. Eta gure ingurunerako ongizate sozial eta ekonomikoaren sortzailea. Profesional espezializatuak gara. Baina, era berean, 400 pertsona baino gehiago daude beren buruaren eta ingurunearen garapenarekin konprometituta. Mundu honekin eta datorrenarekin konprometitutako pertsonak.
Esaten dugu: IKERLAN, teknologia gure izaera. Eta ez dugu esaten esateagatik. Egiten dugun guztian, egin daitekeena baino pixka bat harago eramateko prest gaude. Hauek dira 2023ko jarrera horren emaitzak.
Diru-sarrerak guztira
I+G enpresekin
Ikerketa propioa
Beste sarrera batzuk
Pertsona
Doktoreak
Emakumeak
Abian diren ikerketa-proiektuak
Liderrak garen europar proiektuak
Artikulu zientifikoak
Ponentziak biltzarretan
Erregistroak eta patenteak
1974an, bere inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzeko helburuarekin ekin zion IKERLANek bere ibilbideari. Mondragon esperientziaren funtsezko zutabeetako bat izan zen, José María Arizmendiarrieta euskal apaiz ezagunak sustatutako eredu kooperatiboa.
Gaur, 50 urte geroago, IKERLAN aitzindaria da adimen artifiziala industrian aplikatzen, katenariarik gabe funtzionatzen duen lehen tranbia garatu du eta espaziora iritsi gara NASArekin elkarlanean.
Zer egingo dugu beste 50 urte barru? Ez dakigu. Baina badakigu honaino iristeko esperientzia eta aurrera egiteko jarrera direla etorkizuneko apusturik onenak.
IK2027 da IKERLANen elkarlanean egin dugun plan estrategikoa. Eta argi daukagu.
Horrela, IK2027 Plan Estrategikoa pertsonen aldeko apustuan eta tokiko eta nazioarteko talentuaren erakartzean oinarritzen da; enpresei eta gure inguruneari balioa ematean; hazkunde iraunkorrean, gizartearekin lotura etengabean, eta gure proiektu sozioenpresarial bereziaren bizipen kooperatiboa indartzean. Hori guztia gure esentzia eta nortasuna mantenduz.
2027 orain hasten da.