Energia berriztagarriak: eolikoa eta fotovoltaikoa
Diseinu optimoko teknologia garatzen dugu aerosorgailuen sektoreko osagai mekaniko eta elektrikoetarako. Eolikoan erreferentea den zentroetako bat gara, eta balio-kateko enpresa gehienekin lan egiten dugu. Gure soluzioen eraginkortasuna eta fidagarritasuna bermatzeko, osagaien diseinua balioztatzen dugu kontrol- eta monitorizazio-soluzioak garatuz. Era berean, energia biltegiratzeko soluzioak garatzen ditugu, parke eolikoak eta fotovoltaikoak konbinatuz.
Sare elektrikoak
Iberdrolako Global Smart Grids Innovation Hub-eko kideak gara, eta sare elektrikoa osatzen duten elementuen soluzio ziberseguruak ebaluatzeko eta diseinatzeko zentro erreferente bat. Energia eraginkortasunez kudeatzeko soluzioak eta potentzia-bihurgailu eraginkorrak diseinatzeko arkitekturak eskaintzen ditugu.
Energia- eta mugikortasun-zerbitzuak
Ibilgailu elektrikoetarako noranzko biko kargagailuak diseinatzeko irtenbideak garatzen ditugu, ibilgailu bereziak elektrifikatzen ditugu eta bateria-paketeen eta potentzia-trenen soluzio eraginkor eta seguruak diseinatzen ditugu. Funtzionaltasun segurua duten kontrol elektronikoko sistemak ere diseinatzen ditugu, baita energia kudeatzeko irtenbide jasangarriak ere energia-komunitateentzat.
Hidrogenoa, oil eta gasa
Sistema multienergetikoak behar bezala dimentsionatzen laguntzen dugu, bateriak eta hidrogenoa erabiliz, energia biltegiratzeko soluzioak konbinatuz. Hidrogeno eta gas erregailuak diseinatu eta balioztatzen ditugu. Era berean, soluzio sendoak diseinatzen ditugu presio altu / baxuko eta tenperaturako eskakizunetarako, baita oil eta gasa banatzeko osagaietarako ere.
Gure bezeroak gure ikerketa eta transferentzia teknologikoaren oinarria izateaz gain, gure erreferentziarik onena ere badira, eta haien gogobetetasuna eta arrakasta dira aparteko kalitatezko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzera bultzatzen gaituzten gakoak.
Abangoardiako soluzio teknologikoak eskaintzen ditugu, gure bezeroen lehiakortasuna eta balio-eskaintza hobetzen duten energia integratzeko, kontrolatzeko eta biltegiratzeko.