Mondragon korporazioa
Opacidad
20%
MONDRAGONEKO ESPERIENTZIA KOOPERATIBOA

Gure jatorri eta nortasun kooperatiboak MONDRAGONen parte izatera garamatza, bost kontinenteetan dauden eta 70.000 pertsona baino gehiago dituzten 81 erakundek osatzen duten kooperatiba elkarte handienean.

Gizarte jasangarria eraikitzeko konpromisoa hartuta, MONDRAGONek eta hura osatzen dugun kooperatibek aberastasuna sortzea eta gizartea eraldatzea bilatzen dugu, enpresa-garapenaren eta enplegu-sorkuntzaren bidez.

Gure oinarria lankidetza, erantzukizun soziala, elkartasuna eta hezkuntza bezalako balioetan oinarritzen da, eta metodo demokratikoak aukeratzen ditugu gure antolaketan eta zuzendaritzan.

EZAGUTZAKO DIBISIOA

MONDRAGON hasieratik dago hezkuntzan eta ezagutzan errotuta, eta berezko dibisio bat dauka, ikaskuntzaren eta berrikuntzaren bidez gizartea eraldatzeko konpromisoa duten ikastetxeek, unibertsitateak, enpresetako I+G unitateek eta zentro teknologikoek osatua.

IKERLAN, lankidetza indartu, ezagutzaren transferentzia bultzatu eta gure ingurunearen ongizate sozial eta ekonomikoa sustatzen duen kooperatiben arteko ekosistema honen parte aktiboa da.

Miniatura
Mondragon Conocimiento destacado
GURE TALDEA
KOOPERATIBA BAT GARA, ASMO AMANKOMUN BATEKIN
Activado
¿Breadcumb al principio?
Activado