Irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko unibertsitate pribatua da, MONDRAGON korporazioaren barne. Egoitza nagusia Arrasaten du, eta lau fakultate ditu; Euskal Herrian, Espainian eta baita nazioartean ere.
Euskal Herriko unibertsitate publikoa da, eta hiru unibertsitate-campus ditu EAEko hiru probintzietan banatuta: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.
Superkonputazioaren zentro aitzindaria Espainian, Bartzelonan kokatua.
Oviedon (Asturias) kokatutako unibertsitate publikoa, Oviedo, Gijón eta Miereseko hirietan ditu campusak.
Kantabriako Autonomia Erkidegoko Unibertsitate Publikoa, hamabost zentro ditu hiru campusetan banatuta: Santander, Torrelavega eta Comillas hirietan.
Manufaktura-industriarako ikerketa-zentro estrategikoa, Belgikan kokatua.
Ikerketara bideratutako unibertsitate publikoa da, Nimegan (Herbehereak) kokatua, eta zazpi fakultate ditu.
Eindhoven hirian (Herbehereak) kokatutako unibertsitate politeknikoa, ingeniaritzan eta teknologian espezializatuta.
Massachusetts-en (Estatu Batuak) kokatutako unibertsitate pribatua. Ranking askoren arabera, mundu mailako unibertsitate onenen eta ospetsuenen artean dago.
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa, BAIC, euskal industrian AA sustatzeko eta Euskadiko industria arloa adimen artifizialaren gune bihurtzeko helburuarekin sortu da.
Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta energia-politikaren oinarriak finkatu zituen. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, gure energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena izan dira. Harez geroztik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politiken ildotik, hainbat egitasmo eta ekimen garatzen dituen euskal energia agentzia da.
Euskadiko Energia Klusterra (EKE), Eusko Jaurlaritzak industria-sarearen lehiakortasuna bultzatzeko abian duen politikari atxikita 1996aren amaieran eratutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da.
Egun, 180 enpresak eta erakundek osatzen dute: energia operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritza enpresak, zerbitzu enpresak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileak eta Eusko Jaurlaritzako agentzia publikoak.
Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea da GAIA. Sektoreko 260 enpresa baino gehiagok osatzen dute. Elkarlaneko berrikuntzan erreferente izateko asmoa du erantzun lehiakorrak osatu eta abian jarriz. Hauek geure ezagutza eta teknologian oinarrituko dira, hala nola aholkularitza, ingeniaritza, elektronika, informatika, telekomunikazio eta gamifikazioan.
Aeronautika eta espazioaren sektoreko euskal enpresak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da HEGAN, sektore hori indartzeko, sustatzeko eta bultzatzeko sortutakoa. Sektorea ordezkatzea eta dinamitzatzea da Kluster Elkartearen misioa, horrela, enpresen eta beste eragile batzuen arteko lankidetzaren eta berrikuntzaren bidez, epe motzera, ertainera eta luzara sektorearen lehiakortasuna sendotzeko, sektoreko dema estrategikoei lankidetzan oinarritutako erantzuna eskainiz.
AFM, Advanced Manufacturing Technologies, Makina-erreminten, osagarrien, osagaien eta erreminten Fabrikatzaileen Espainiako Elkartea, Espainian dauden makina-erreminten eta fabrikazio-teknologia aurreratuen enpresen %90 ordezkatzen ditu.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko erakundea, euskal industria bultzatzea helburu duena.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile berezia gara, Eusko Jaurlaritzaren ekimenez 2007an sortua, berari laguntzeko berrikuntza-politika berriak diseinatu, inplementatu eta bultzatzen.
NVIDIA JetsonTM-rekin kolaboratzen dugu, makina autonomoetarako eta beste aplikazio integratu batzuetarako mundu mailako plataforma liderra. Barne hartzen ditu Jetson moduluak, errendimendu txikiko eta handiko faktore konputagailuak, NVIDIA JetPackTM SDK softwarea bizkortzeko eta sentsoreak, SDK, zerbitzuak eta garapena bizkortzeko produktuak dituen ekosistema bat.
Egitasmo publiko-pribatu bat da, eta hauek dira bere trakzio indarrak: MONDRAGON Korporazioa, Mondragon Unibertsitatearen eta 6 zentro teknologikoren ezagutza zientifikoaren babesa, eta maila goreneko erakunde publikoen laguntza.
Saiolan BIC Gipuzkoaren egoitzetako bat da eta errazte funtzioa betetzen du enpresa berritzaile berriak sortzeko prozesuan, eta eragile aktibo ere bada Gipuzkoako kultura ekintzailean laguntza eta sustatze prozesuan.