Miniatura
Ikerlan-sectores-cards-automocion
AUTOMOZIOA
Opacidad
35%
ESPARRUAK
AUTOMOBILEN ELEKTRIFIKAZIOA ETA FLOTEN KUDEAKETA DIGITALA

Produktuaren elektronifikazioa eta egitura-fidagarritasuna
Segurtasun funtzionaleko soluzioak eskaintzen ditugu osagai elektromekanikoak elektronifikatuz; osagai horiek diseinua optimizatzen dute eta nekearen eta inpaktuaren aurrean duten portaera hobetzen dute. Osagai eta elementu osagarrietan zarata eta bibrazioak diagnostikatzeko eta aurresateko teknologia garatzen dugu.

Energia biltegiratzea
Segurtasun funtzionala duten bateriak kontrolatzeko sistemak (BMS) eta bateria-sistemetarako module-to-pack eta cell-to-pack diseinu-soluzioak diseinatzen ditugu. Adituak gara biltegiratze sistemen SoX egoera ezagutzen.

Produkzio-prozesuen automatizazioa, digitalizazioa eta eraginkortasuna
Sektoreko produkzio-prozesuak digitalizatzen ditugu plataforma digitalak garatuz, ekipoak digitalizatuz eta robotika mugikorreko eta lankidetzazko irtenbideak ezarriz.

Gidatze autonomoa
Kontrol elektronikoko unitateen soluzioak garatzen ditugu, kameretan eta sentsoreetan oinarritutako segurtasun funtzionalarekin. Era berean, zibersegurtasunari buruzko araudi espezifikoak aplikatzen ditugu kontrol elektronikoko unitateetan.

 

Miniatura
Ikerlan-sector-automocion-bloque-texto
KASU ARRAKASTATSUAK
GURE BEZEROAK, GURE ERREFERENTZIARIK ONENA

Gure bezeroak gure ikerketa eta transferentzia teknologikoaren oinarria izateaz gain, gure erreferentziarik onena ere badira, eta haien gogobetetasuna eta arrakasta dira aparteko kalitatezko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzera bultzatzen gaituzten gakoak.
 

Gure bezeroei teknologia egokia eskaintzen diegu automozioaren sektorean dituzten erronkak konpontzeko, eta, hartara, egunean egoteko eta konektagarritasunari, segurtasunari eta iraunkortasunari dagokienez bezeroen eskakizunetara egokitzeko aukera izango dugu.

Iosu Gabilondo Hoz
Adimen Konektatu eta hedatua Arloko Arduraduna
LABORATEGIAK ETA EKIPAMENDUA
Miniatura
Ikerlan Laboratorios Galarreta
Miniatura
Ikerlan Laboratorios PCB
Miniatura
Ikerlan Laboratorios Mekanika
Miniatura
Ikerlan Laboratorio Digilab
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
HAU DA ZURE PROIEKTU TEKNOLOGIKOARI APLIKA DIEZAIOKEGUN ENPRESENTZAKO ESKAINTZA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN