Robotika eta kontrol adimenduna
Industria-prozesuen automatizazio aurreratuan adituak gara, baita eragiketa konplexuetan edo intralogistikan robotika autonomo eta kolaboratiboa integratzen ere.
Biki digitala eta plataforma digitaletako integrazioa
Ekipo eta prozesu industrialen irudikapen digitalerako soluzio berritzaileak eskaintzen ditugu. Horrela, fabrika seguruagoak, eraginkorragoak eta iraunkorragoak diseinatu, garatu, martxan jarri eta kudeatu ditzakegu.
Mantentze-lan adimenduna
Fabrikazioko prozesu industrialen lana optimizatzen dugu, prozesu fidagarriagoak sortuz, mantentze-kostuak optimizatuz, akastunak minimizatuz eta nahi ez diren geldialdien kopurua murriztuz.
Gure bezeroak gure ikerketa eta transferentzia teknologikoaren oinarria izateaz gain, gure erreferentziarik onena ere badira, eta haien gogobetetasuna eta arrakasta dira aparteko kalitatezko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzera bultzatzen gaituzten gakoak.
Fabrikazio aurreratua 4.0 aroan aurkitzen da, aro interkonektatu eta adimendunean, eta garapen multiteknologikoek ezinbesteko zeregina dute sektorearen eskakizun guztiak bete ahal izateko.