INGURUNEAREKIN KONPROMETITUAK

Bizi garen ingurunearen garapenaren eta ongizatearen arduradun sentitzen gara, haren parte garelako eta haren onuraren alde egin nahi dugulako. 

GEHIEN AXOLA DUENA ZAINTZEN

Mundu baten parte gara, sostengatzen gaituen eta sostengatu behar dugun mundu baten parte. Aurrerapena ez dago aurrerapen teknologikoetan bakarrik, komunitatearen ongizatea eta bilakaera hobetzen duten ekimenetan ere badago. Ezagutzaren transferentzia bezain garrantzitsua da ideia sinple baten transmisioa: pertsonen eta gure ingurunearen balioa.

MONDRAGON Korporazioko kooperatiba garen aldetik, pertsonak erdigunean jartzen ditugu, eta gure komunitatearekin lankidetzan aritzen gara etengabe, mundu zuzenagoa eta bidezkoagoa sustatzeko.

Ezagutu Garapen Jasangarriko Helburuetan egin ditugun ekintza eta ekarpen batzuk:
SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin lankidetzan dihardugu Izan Harrera bezalako proiektuetan, pertsona eta familia errefuxiatuak gizarteratzeko gizarte-mentoretzarako programa batean.

compromiso-entorno-ikerlan-1
OINTXE! Saskieskola

Inguruko eragile dinamizatzaileekin aliantzak sortzeko, Arrasateko saskibaloi-klubarekinn, Ointxe! Saskieskola programari esker, urtero 100 haur baino gehiagok ematen dituzte lehen urratsak kirol honetan, eta, jolastuz, lankidetza, esfortzua eta talde-lana bezalako balioak ikasten dituzte.

Mundukide

Mundukideren eskutik, hirugarren munduko herrialdeetan garapen-proiektuak egiten dituen Euskadiko GKEa, urtero kooperatiben karrera solidarioan parte hartzen dugu, eta horren onurak lankidetza-programetara bideratzen dira.

Euskara

Euskara batzordeak IKERLAN jaiotzen ikusi zuen hizkuntzaren erabilera bultzatzen du. Euskarazko prestakuntza sustatzen dugu gure taldearentzat. Eta Europako hizkuntzarik zaharrenaren aldeko hainbat ekimenetan parte hartzen dugu, hala nola Euskaraldian edo Korrikan.

IKUSI KORRIKAKO BIDEOA
Ingurumena eta ekojasangarritasuna

Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea lortzeko lan egiten dugu, hiri eta komunitate jasangarrien alde eta mundu hobe baten aldeko beste edozein ekintzaren alde. Egoitza nagusian dugun teilatu fotovoltaikoarekin urtean 47  t/CO2 emisio inguru saihesten ditugu, hau da, 4701 zuhaitz. Era berean, gure langileen mugikortasun jasangarria ere sustatzen dugu, gure egoitzetan ibilgailu elektrikoak erabiliz, eta bizikleta garraiobide bezala.

compromiso-entorno-ikerlan-2
Genero berdintasuna

Aukera eta tratu berdintasuna IKERLANen esparru guztietan. Genero-ikuspegia gure politiketan txertatzea. Proiektu hau osatzen dugun guztiok partekatzen ditugu berdintasunezko balio horiek. Gure Berdintasun Batzordearen laguntzarekin, hainbat ekintza bultzatzen ditugu, hala nola, neskatoen eta emakumeen arteko karrera zientifiko-teknologikoak sustatzea, ikastetxeetan hitzaldiak emanez, eta aktiboki parte hartzen dugu Emakumeak Zientzian ekimenetan, gure ikertzaileen lana jendeari hurbiltzeko.

EZAGUTU GURE BERDINTASUN PLANA
First Lego League

Urtero eta mentore gisa parte hartzen dugu FIRST LEGO League Euskadiren antolakuntzan, belaunaldi gazteenen artean programazioarekiko, robotikarekiko eta STEAM formazioekiko grina bultzatzeko.

compromiso-entorno-ikerlan-3
Informazio Ez-Finantzarioaren Egoera

Informazio Ez Finantzarioaren Egoeraren (IEFE) bidez, urtero jakin dezakezu IKERLANen erantzukizun sozialaren hainbat alderdiri buruzko informazio garrantzitsuena: ingurumena, gizartea, giza eskubideak, langileak eta ustelkeriaren aurkakoa. Gardentasunaren alde egiten dugu.

compromiso-entorno-ikerlan-4
Compliance

Compliance araudia betetzearekin bat gatoz, gure jarduerak eta IKERLAN osatzen dugun pertsonen jokabideak oinarrizko balio eta printzipio etikoak errespetatzen dituela eta indarrean dagoen legediari erantzuten diola ziurtatzeko.

EZAGUTU GURE JOKABIDE-KODEA
Sustainable GOALS
¿Breadcumb al principio?
Activado