Osagai mekanikoen eta egiturazkoen fidagarritasuna bermatzen dugu haien bizi-ziklo osoan. Zirkulartasuna eta iraunkortasuna hobetzen ditugu hasierako diseinutik (prototipo birtualekin eta baliozkotze esperimentalarekin) eta funtzionamenduan zehar (biki digital ebolutiboen bidez). Bizitza baliagarriaren luzapena ere ebaluatzen dugu, geratzen den bizitzaren analisiarekin, konponketa- eta zurruntasun-soluzioak emanez.
Fisikan oinarritutako fidagarritasun estrukturala ebaluatzeko ereduak garatzen ditugu (physics based structural reliability models), denboran egokitzeko prototipo birtual edo biki digital gisa erabil daitezkeenak.
Saiakuntza esperimentalak egiten ditugu osagaiak eta materialak karakterizatzeko eta baliozkotzeko, gure eredu birtualak egiaztatu ahal izateko. Saiakuntza sinplifikatuen eta neurrira egindako saiakuntzen diseinuan dugun ezagutza eskaintzen dugu, eskala-efektua edo bestelako probabilitate-aldaketa ebaluatzeko eta, hartara, tamaina errealeko osagaiaren hutsegitea aurreikusi ahal izateko.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Funtsezkoa da sistema mekanikoen osotasun estrukturaleko metodologia baliozkotuak garatzea, bizi-ziklo osoan zehar fidagarritasun handia lortzeko.