Control y robótica
Kontrola eta robotika
Gure espezializazioak

Esperientzia egiaztatua dugu sistema mekatroniko konplexuen modelatze dinamikoan eta kontrol adimendunean, baita robotika eta/edo ikusmen artifizialaren bidezko sistemen kontrol eta automatizazio integralean ere, robotika mugikorra, lankidetzakoa eta industriala barne. Diseinutik funtzionamendu errealeko eragiketetan baliozkotzen diren arte, prozesuaren etapa guztiak estaltzen ditugu eta ekoizpen- eta doikuntza-kostuak murrizten ditugu.  

Modelatze eta kontrol adimenduneko teknologiak

Espezialistak gara makina eta sistema konplexuen modelazioan, horiek aztertu, diseinatu, simulatu eta kontrolatzeko. Gure ereduak edo hirugarrenek emandakoak kontuan hartuta, aplikazio bakoitzerako kontrol-algoritmo espezifikoak garatu, inplementatu eta hedatzen ditugu.

Automatizazio eta robotika aplikatuko sistemak

Eskarmentu handia dugu saiakuntza-banku berrien kontrolean. Robotika automatizazio-lerro berrietan aztertu eta aplikatzen dugu, tresna eta kontrol-algoritmo berriak erabiliz eta garatuz frameworks espezializatuekin (ROS), eta adimen eta ikusmen artifizialak aplikatuz prozesuen, makinen edo ekoizpen-lerroen automatizazioan. 

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Kontrol-sistema adimendunak gai dira beren portaera ikasi eta hobetzeko, edo inguruko ziurgabetasunen eta asalduren aurrean independentzia irabazteko, gaitasun handiagoko sistemak sortuz.

Carlos Calleja Elcoro
Kontrola eta Robotika taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Carlos Calleja Elcoro
AIPRISM
KONFLOT