Doktoregaiak
Gure doktore-tesiak definitu eta garatzeko unean, gure industri ingurunean dauden premiei erreparatzen diegu. Ezagutza berriak sortzeko bokazio garbia dugu, gure enpresek dituzten benetako erronkei eta premiei erantzungo dieten teknologiak lortzeko.
Metodologia propioa dugu punta-puntako ezagutzak eta industriarako funtsezkoak diren trebetasun eta gaitasun hobeak eskuratu ditzazun. Horretarako, unibertsitaterik hoberenekin ari gara elkarlanean, eta haiek gainbegiratuko dute zure doktoretza tesia eta egonaldiak egiteko aukera eskainiko dizute.
EZAGUTU ZER DEN ZURE DOKTORE-TESIA GUREKIN EGITEA

ZER BILATZEN DUGU?
Ingeniaritza/master edo fisika ikasketak, espezialitatea edozein dela ere (industria, elektronika, informatika, mekanika, telekomunikazioak…) bukatu berri dituzuen edo bukatzen ari zareten pertsonak. Teknologiaren eta ikerketaren munduan sartu nahi duzuenok.
Zer eskaintzen dugu?
Puntako teknologietan industriarekin lotutako doktore-tesia egitea, gure espezializazio lerroen ildotik. Biziki eta kontu handiz tratatzen ditugu gure doktoregaiak, etorkizunerako dugun ikertzaileen harrobia zarete eta.
Azken urtean
doktoreak dira ikerlanen
-
59
Doktore-tesi abian
-
10
Doktore-tesi defendatuta
-
11
Doktore-tesi berri
IKERLANen LAN EGITEAREN ESPERIENTZIAK
IKERLANen doktoretza egitea, punta-puntako ikerkuntza zentro batean lan egitea baino gehiago da. Gure formakuntza prozesu guztian babesteaz aparte, aukera ematen digu ikertutakoa etorkizunean aurkituko ditugun proiektu eta arazo errealetan aplikatzeko.