PROFESIONALAK

Proiektu berritzaile eta etorkizuneko teknologiak bultzatzen dituen batean parte hartu nahi baduzu,
leku bat izango duzu orain hasten den munduan.

Opacidad
20%
BILATZEN DUGU / ESKAINTZEN DUGU
ERRONKA BAT PROPOSATZEN DIZUGU: ZURE BERTSIORIK ONENA IZATEA. BAIETZ ESATEN BADUZU, LORTZEN LAGUNDUKO DIZUGU.

IKERLANen, enpresek bultzatutako erronka teknologikoen ekosistema eskaintzen dizugu, bai eta horiei erantzuteko behar diren giza talentua eta ikerketa-tresnak ere. Ezagutu bide berriak eta gure laguntza izango duzu.

ZER BILATZEN DUGU?

Talentua duten pertsonak nahi ditugu, beren gaitasunak ahalik eta gehien indartu nahi dituztenak eta, guk sentitzen dugun bezala, beti harantzago joan daitekeela sentitzen dutenak. Lankidetzaz gozatzen duten pertsonak, abangoardiako proiektuetan parte hartzen dutenak, azken teknologiekin, industriaren eskaera aldakorrei erantzuteko gai direnak.

Miniatura
Zer bilatzen dugu?
ZER ESKAINTZEN DUGU?

IKERLANen punta-puntako espezializazio-lantalde batean lan egingo duzu.
Transferentzia teknologikoko proiektu handietan parte hartuko duzu, enpresekin eskuz esku. Eta etorkizuneko teknologia sortuko duzu. Datorren munduan eskari gehien izango duena. Balio handiena duena. Zuk izango duzun balio berbera.

Miniatura
Zer eskaintzen dugu?
ONURAK
GURE PROFESIONAL TALDEA AHALIK ETA GEHIEN ZAINDUZ

Lan-baldintza onak. Ordainsari lehiakorra. Lan-ingurune gaztea, aditua eta laguntzeko prest dagoena. Malgutasuna eta kontziliazioa. Eta konfiantza. Ez dira promesa hutsak. Lehen mailako ikertzailea zarenez, baldintzarik onenak behar dituzu teknologiarik onena sortzeko. Zure eguneroko bizitzarako benetako onurak.

Garapen profesionala

Zure trebakuntza osatzeaz arduratzen gara, profesionalki hazteko, zure garapen pertsonala ahaztu gabe.

Jabekidetza

Kooperatibako bazkide izatera iristeko aukera duzu.

Lanaldi malgua eta multiegoitza

Zure beharretara egokitutako ordutegiaz gozatuko duzu, aparteko egutegiarekin eta telelana astean 2 egunetan egiteko aukerarekin. Gainera, astean behin eta ahal den guztietan, etxetik gertuen duzun egoitzatik lan egin ahal izango duzu.

Osasun fisikoa eta emozionala

Zure oreka fisikoa eta emozionala bermatzen dituzten planak eta prestakuntzak egiten ditugu, bai lanaldian  bai lanalditik kanpo. 

Miniatura
Ikerlan-profesionales-bloque-foto-full
KARRERA-PLANA
GARAPEN PROFESIONALEKO ZURE LAU BIDEAK

Lehen mailako ikertzaile eta teknologoa izatera iristeko, garapenerako lehentasunezko 4 gaitasun edo ildoak kontuan hartuta lan egingo dugu: ezagutzak sortu, eskuratu eta zabaltzea, enpresei teknologia transferitzeko proiektuak garatzea, proiektuen kudeaketa eta bezeroekin hitz egitea. Zure esperientziaren eta ikasitakoaren arabera, zure karrerak lau maila hauetan izango du bilakaera:

Juniorra

Ikasketak amaitu berri badituzu eta IKERLAN zure lehen lan-esperientzia bada, Espainiako eta nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartuko duzu, eskarmentua duen ikertzaile-talde baten eskutik.

Miniatura
Juniorra
Esperientziaduna

IKERLANen tresnak, sistemak eta metodoak barneratu badituzu, zure ezagutza hainbat proiektutan jarriko duzu, eta zure proiektuak ere kudeatzen hasiko zara, bezeroekin elkarreraginean arituko zara, ikasleak babestuko dituzu eta azoka eta biltzarretara joango zara.

Miniatura
Esperientziaduna
Seniorra

Funtsezko pertsona izango zara gure bezeroentzat eragin handia duten eta teknologia transferitzen duten estatuko eta nazioarteko ikerketa-proiektuak definitzen eta zuzentzen, eta haiekin elkarreraginean arituko zara haien beharrak ezagutzeko. Ikasleak ere gidatuko dituzu, eta azoka eta biltzarretara joango zara.

Miniatura
Seniorra
Aditua

IKERLANeko ikertzaile nagusiek teknologian aditua den karrera bat edo proiektuen eta bezeroen kudeaketari lotuagoa dagoen beste bat aukera dezakete. Aukeratu zurea.

Miniatura
Aditua
Team leader

Eta, gainera, liderraren arima baduzu eta pertsona-talde baten arduradun izan nahi baduzu, IKERLANen egin ahal izango duzu. Gure team leader guztiak “harrobikoak” dira, erakundean bertan eboluzionatu dutenak.

Miniatura
Aditua
EZAGUTU GAITZAZU
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANen urtebete egin ondoren, eta aurretik atzerriko multinazional batean hamarkada bat baino gehiago lan egin ondoren, hemen parte hartzen den proiektuen eta aplikazioen aukera ezberdinak nabarmendu nahi nuke. Gainera, proiektuen tamainak etapa guztiak ikusteko eta horietan parte hartzeko aukera ematen du.
IKERLANek hainbat lanpostutan parte hartzea sustatzen du, eta langileen prestakuntzaren aldeko apustu garbia egiten du, pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezan.
Kooperatiba izateak izaera berezia ematen dio; pertsonek hitza eta botoa dute, eta enpresaren erabakiak eta estrategiak kontsultatu eta jakinarazten zaizkie.
Azpimarratzekoak dira, gainera, laneko giro ona eta langilearen ongizatean egiten den bultzada,  eta nola ez enpresaren kontziliazio- politikak ahaztu gabe."
 

Ane Mijangos Canales
Sistema Txertatu Fidagarriak arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-foto-testimonial-ane-mijangos
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"Lehen egunetik, etengabeko ikaskuntza duen lankidetza-ingurune batean murgildu naiz. Hemen, profesionalki hazi ez ezik, nire garapen pertsonalerako espazio bat ere aurkitu dut. IKERLAN benetan bereizten duena bere talde sutsua da, beti laguntzeko prest dagoena. Lanetik kanpoko jardueretatik hasi eta erronka profesionaletaraino, une bakoitza gure arteko lotura sendotzeko aukera bat da. Abentura honetan gurekin bat egitera gonbidatzen zaitut, proiektu desafiatzaileetan laguntzera eta hainbat sektoretan, elektromugikortasunean esaterako, punta-puntako enpresekin lankidetza estuan aritzera. IKERLANen, enplegua ez ezik, etorkizun iraunkorra bultzatzen duen komunitate konprometitua ere aurkituko duzu."

Ander Ávila del Pozo
Potentzia Elektronika arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-foto-testimonial-ander-avila
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANek profesionalki hazteko aukera eman dit, masterreko ikasle moduan hasi nintzen, eta gaur egun ikertzaile profesional bezala ari naiz bertan lanean. Erronka teknologiko eta sozial garrantzitsuen abangoardian dagoen ingurunearekin harreman zuzena izatea da nire lanaren motibazio handienetako bat. Baina, jakina, nire lankideen giza kalitatea ere eskertzen da jardunaldiaren amaieran, eta horrek ematen digu aukera geure buruari proposatzen dizkiogun eta gure enpresa laguntzaileek proposatzen dizkiguten erronkak gainditzeko."

Josu Olmos Amondarain
Energiaren Biltegiratze eta Kudeaketa arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-profesionales-foto-testimonial-josu-olmos
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANen ikasle bezala sartu nintzen, master amaierako lana burutzeko helburuarekin. Momentu horretan ez nuen buruan doktoretza egitea, baina laneko giro onak zein ikerketa benetako arazoetan aplikatzeko gertutasunak doktoretzarekin hastera bultzatu ninduten. Hau amaitu ostean, ikertzaile bezala hasi nintzen lanean eta gaur egun, nire lanbidea da. Taldekideen prestutasuna eta laguntzeko gogoa guztiz azpimarratzekoa da, zalantzarik gabe egunerokotasuna nabarmen errazten dutelako. Gainera, IKERLANek azken aurrerapen teknologikoen berri izatea ahalbideratzen du, kasu errealetan aplikatzeko eta sektore ezberdinetako arazoei aurre egiteko aukerarekin."

Ane Blázquez García
Informazio eta Komunikazio Teknologien arloko ikerlaria
Miniatura
Ikerlan-profesionales-testimonio-ane-blazquez
Ba al duzu galderarik IKERLANen lan egitea nolakoa den jakiteko?
Nolakoa da gure laneratze-prozesua?
Gure taldekide izan nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan.
Activado
¿Breadcumb al principio?
Activado