Zentro teknologiko liderra gara ezagutzaren transferentzian eta enpresei balio lehiakorra ematen. Aldi berean, irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat eta MONDRAGON Korporazioko kide gara, munduko talde kooperatibista handienetako bat. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kideak ere bagara.
IKERLANen bizi izango duzun esperientzia da, gure taldearekin bat egiten duzun unetik. Zuretzat bereziki mimo handiz diseinatutako garapen profesionala eta pertsonala lortuko duzu, zure karreran aurrera egin dezazun eta, aldi berean, lankideekin gozatu eta lanetik haratago bizi zaitezen.
Gure webguneko atari honetan, IKERLANeko faseei eta hautaketa-prozesuari buruzko informazio guztia duzu.
Bai, guztiz posible da. Talentuak ez du nazionalitaterik. Izan ere, gaur egun hainbat herrialdetako pertsonak daude gure taldeetan. Zure kasua hori bada, guk lagunduko dizugu gure esku dauden administrazio-kudeaketa guztiak egiten. Garrantzitsua da kontuan hartzea atzerritarrak kontratatzeko prozedurak eta baldintzak aldatu egin daitezkeela herrialdearen eta indarrean dagoen lan-legediaren arabera. Lan-bisari dagokionez, eskabidea tramitatzen eta dokumentazioa entregatzen lagunduko dizugu. Halaber, ziurtatu behar dugu zure hezkuntza-tituluak eta -ziurtagiriak Espainian baliozkotu daitezkeela. Horretan guztian, zure ondoan egongo gara. Azkenik, hautaketa-prozesua bera izango da atzerriko eta estatuko hautagaientzat.
Gure ikerketa-talderen bateko kide izan nahi baduzu, beharrezkoa da unibertsitate-prestakuntza teknikoa izatea (Ingeniaritza, Matematika, Fisika...), masterreko gutxieneko titulazioarekin. Ez da ezinbestekoa doktoretza izatea lanean hasteko. Gure zerbitzu orokorren taldeko kide izan nahi baduzu, gutxieneko baldintza da eskaintzarekin zerikusia duen unibertsitateko gradu bat izatea. Hemen kontsulta ditzakezu lan-eskaintza zehatzen prestakuntza-eskakizunak.
Punta-puntako zentro teknologiko gisa, bilakaera teknologikoaz gain, giza kapitalaren balioaz ere arduratzen gara. IKERLANen, banakako garapen-sistema bat dugu. Horrela, pertsona bakoitza, bere arduradunarekin batera, bere hazkunde tekniko, profesional eta pertsonalerako neurrira egindako plan baten protagonista da.
Ez, ez da ezinbesteko baldintza. IKERLANen % 100 konprometituta gaude gure kulturarekin eta nortasunarekin, eta euskararen erabilera baloratzen eta sustatzen dugu. Hori Europako hizkuntzarik zaharrena ikasteko gure langileek duten aukera eta ekimen askotan islatzen da. Baina, aldi berean, lan-ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa sustatzen dugu, kultura-aniztasuna baloratu eta babesteko.
IKERLANen lan egiteko modalitatea hibridoa da: bi egunera arte egin daiteke lan urrutitik, eta, gainera, beste egun bat gehitu daiteke norberaren etxetik gertuen dagoen egoitzatik. Gogoratu gaur egun Arrasaten, Bilbon eta Donostialdean ditugula egoitzak.
Gaurko ikasleak etorkizuneko gure ikertzaileak dira. Horregatik, IKERLANen ia 2 milioi euro inbertitzen ditugu urtean gure harrobian. Beraz, eskuak zabalik hartuko zaitugu. Begiratu gure eskaintzak, ikusi baten bat zure helburuekin bat datorren, eta jarri gurekin harremanetan!