Almacenamiento y gestión energía
Energiaren biltegiratzea eta kudeaketa
Gure espezializazioak

Energia elektrikoa metatzeko sistemak diseinatzen eta garatzen ditugu, eta arreta jartzen dugu haien segurtasunean, fidagarritasunean, eraginkortasunean eta balio-bizitzan, eta kontuan hartzen ditugu, halaber, digitalizazioa eta zibersegurtasuna. Halaber, irtenbide pertsonalizatuak garatzen ditugu, aplikazioetan integratzeko eta haien kudeaketa optimoa egiteko, beste energia-baliabide batzuekin batera. Hori guztia ingurumen, energia eraginkortasuna hobetzeko, malgutasuna, sendotasuna, erresilientzia eta errentagarritasuna handitzeko irizpideei jarraituz. 

Karakterizazioa eta algoritmia biltegiratze-sistemetarako

Biltegiratze-sistemen karakterizazio elektrikoa, termikoa eta biziarena egiten ditugu, eta adimen artifizialean oinarritutako algoritmo aurreratuak garatzen ditugu, haien karga-egoera (SOC), osasun-egoera (SOH) edo bizitza-egoera (RUL) balioztatzeko. Horrela, ezagutza fidagarria dugu, eta sistemaren dimentsionamendua eta kudeaketa optimoa egin ditzakegu.

EMSak dimentsionatzeko, garatzeko eta inplementatzeko tresnak

Adituak gara dimentsionamendu-tresna pertsonalizatuak garatzen, energia biltegiratzeko sistemak, berriztagarrien eta mugikortasunaren aplikazioetan integratzeko bideragarritasun tekno-ekonomikoa ebaluatzen dutenak. Era berean, kudeaketa energetikoko plataformen (EMS) HW / SW arkitektura definitu eta inplementatzen dugu, baita algoritmia aurreratua ere, aplikazio horien baliabide energetikoak modu optimoan monitorizatu eta kudeatzen dituena (biltegiratze-sistemetan fokua jarrita).

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Biltegiratze-sistemen diziplina anitzeko domeinua eta horien sektore objektiboak konbinatuz, hala nola berriztagarriena eta elektromugikortasunarena, irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu sistema horiek aplikazioetan garatu, integratu eta ahalik eta hobekien kudeatzeko.

Haizea Gaztañaga Arantzamendi
Energia Biltegiratzeko eta Kudeatzeko lantaldearen arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Haizea Gaztañaga Arantzamendi
HySGrid
HAVEN
Erabil+