Electromagnetismo y control de convertidores
Elektromagnetismoa eta bihurgailuen kontrola
Gure espezializazioak

Esperientzia handia dugu osagai magnetikoen modelazioan eta diseinuan, baita kontakturik gabeko energia-transferentziako aplikazioetan ere. Makina elektrikoen eta potentzia-elektronikako bihurgailuen kontrol aurreratua egiten dugu, gure bezeroentzat aplikazio pertsonalizatuak garatzeko.

Makina elektrikoen eta bihurgailuen kontrola

Kontrol-algoritmoak garatzen ditugu, makina elektrikoak eta sare elektrikora konektatuta duden potentzia-bihurgailuak monitorizatzeko. Ereduetan oinarritutako diseinuak egiten ditugu (MDB), eta Matlab/Simulink bidez kode automatikoa sortzen dugu, ezarritako estrategiak balioztatzeko denbora murriztuz.

Sistema elektromagnetikoak

Indukzio bidezko berotze-prozesuak modelizatzen ditugu, hala nola etxean egosteko sistemak, tenplaketa industrialeko sistemak eta hegazkinen hegoetan izotza kentzeko berotze-sistemak. Gure espezializazioari esker, haririk gabeko karga-sistemak garatzeko aukera daukagu.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Kontrol-teknika aurreratuak garatzen ditugu makina elektrikoentzat eta potentzia-elektronikako bihurgailu ugarirentzat mikrokontrolagailuei aplika dakiekeen kode automatikoa sortzera bideratutako kontrol-ereduak simulatzeko gaitasunarekin.

Irma Villar Iturbe
Elektromagnetismoa eta Bihurgailuen Kontrola taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN
Irma Villar Iturbe
HERWINGT
EPOGAN