IKASLEAK

Aukera hau aztertu ezazu. Proiektu teknologiko bat duzu buruan? Enpresa-errealitatera bideratutako
praktikak interesatzen zaizkizu? Hau da zure momentua. Hau da zure lekua.

BILATZEN DUGU / ESKAINTZEN DUGU
GRADU EDO MASTER AMAIERAKO PRAKTIKAK ETA PROIEKTUAK EGITERA ETA INGURUNE TEKNOLOGIKO BATEAN TREBATZERA GONBIDATZEN ZAITUGU. ZER DIOZU?

Imajinatu lehen mailako zentro teknologiko batean dakizuna praktikan jartzen eta oraindik ikas dezakezun guztia deskubritzen. Imajinatu benetako esperientzia profesionala duzula. IKERLANen irudikatzen zaitugu. Hemen. Gure taldean.

ZER BILATZEN DUGU?

Ingeniaritza ikasten ari bazara espezialitate hauetan: industria, elektronika, informatika, mekanika, telekomunikazioak edo beste karrera batzuk, hala nola fisika edo matematika. Zure ikaskuntzatik haratago joan nahi baduzu eta punta-puntako laborategi batean esperientzia izan nahi baduzu. Orduan, IKERLAN zure lekua da.

Ikerlan ikasleak zer bilatzen dugu
ZER ESKAINTZEN DUGU?

Gradu-amaierako eta masterreko lanetarako eredu pertsonalizatua eskaintzen dizugu, bai eta praktika ordainduak egiteko aukera ere, ikasturtean edo udan, zure prestasunari egokitua eta hainbat egoitzatan lan egiteko aukerarekin. Hori guztia gure espezializazio-ildoekin lerrokatuta. Ikertzaile-harrobi handia dugu. Bertako parte izan nahi duzu?

Ikerlan ikasleak zer eskeintzen dugu
ONURAK
IKASTEA ETA ALDI BEREAN LAN EGITEA EZ DA ERRAZA. HORREGATIK EMATEN DIZKIZUGU ERRAZTASUNAK

Lan baldintza onak. Ordainsari lehiakorra. Lanerako ingurune gaztea eta laguntzeko prest dagoena. Malgutasuna eta kontziliazioa. Eta konfiantza. Ez dira promesa hutsak. Ez dira bla, bla, bla. Benetako onurak dira zure eguneroko bizitzarako.

Ordaindutako praktikak

Zure denborak eta zure ahaleginak balio bat dute, eta IKERLANek ematen dio. Beraz, praktiken % 100 kobratuko duzu eta zure jatordua ere finantzatuko dugu.

Lanaldi malgua

IKERLANen, zure beharretara egokitutako ordutegia izango duzu, ikasturtean eta udan.

Multiegoitza

Praktiketan, eta ahal den guztietan, jatorrizko lekutik hurbilen duzun egoitzatik lan egin ahal izango duzu.

Zuri egokitutako karrera-plana

Ordutegiak, klaseak, irakasgaiak, tutoretzak... Zure prestakuntza guztia IKERLANek babestuko du. Zure espezializazioa da helburua.

Ikerlan-estudiantes-bloque-foto-full
KARRERA-PLANA
EBOLUZIO-ALDI BAT

Zure praktikak hasiera berri eta zirraragarri
batean amaitzen den prestakuntza-bide bat dira:
zure bizitza profesionala IKERLANen barruan.
Hau da eskaintzen dugun karrera plana.

Graduko praktikak edo DUAL-a
Graduko praktikak edo DUAL-a
Gradu-amaierako lanak
Gradu-amaierako lanak
Master edo DUAL praktikak
Master edo DUAL praktikak
Master amaierako lanak
TFM
Doktoretza edo ikertzaile profesionala IKERLANen
Doktoretza edo ikertzaile profesionala
EZAGUTU GAITZAZU
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLANek industriaren beharrak ezagutzen dituenez, nire master amaierako lanak benetako aplikagarritasuna duela eta nire ideiak inguruko enpresei mesede egitera irits daitezkeela sentitzen dut. Gainera, nire lankideek beti eman diote balioa egin dudan lanari, eta profesional eta pertsona gisa hazten lagundu didate."

Maite García Pérez
Fidagarritasun Mekanikoa arloko ikerlaria
Ikerlan-foto-testimonial-maite-garcia
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"Master amaierako lana egitera sartu nintzen IKERLANera. Hemen talde gaztea eta giro oso ona aurkitu ditut, eta lana oso gustura garatu ahal izan dut. Behin masterra amaituta, hasiera batean nire planetan sartzen ez zen arren, doktoradutza egitera animatu naiz, eta adimen artifizial multi-modalaren ikerkuntzan dihardut gaur egun."

Beñat Arrieta Umerez
Adimen Artifiziala arloko ikerlaria
Beñat Arrieta
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"IKERLAN leku aproposa da ikasten ari zaren bitartean pertsonalki eta profesionalki hazteko. Biak uztartzeko malgutasuna eskaintzen du, eta, hala, ikaslea unibertsitateko ikaskuntzatik haratago joan daiteke, puntako teknologiekin eta laborategiekin benetako esperientziak biziz. Ikasleok etorkizuneko ikertzaileen harrobiaren funtsezko zatitzat hartzen gaituzte. Hori guztia agerian geratzen da hasiera-hasieratik izan dudan gertutasunean eta nire lanari emandako esker onean."

Jone Zubizarreta Iturbe
Sistema Txertatu Ziberseguruak arloko ikerlaria
Ikerlan-foto-testimonial-jone-zubizarreta
IKERLAN EXPERIENCE, BERTATIK BERTARA

"Sartu nintzenetik, besoak zabalik hartu naute. Master-amaierako proiektua egiten ari nintzela, nire taldea beti agertu da laguntzeko prest, eta nire gainbegiraleek lagundu egin didate, hartu dudan erabaki bakoitzean aholkuak eta laguntza eskainiz. Instalazioek nire lanaren funtzionaltasuna probatzeko aukera eman didate, ingurune praktiko eta errealista batean, eta horrek pertsona gisa oso errealizatuta sentiarazi nau."

Naroa Núñez Calvo
Kontrola eta Robotika arloko ikerlaria
Ikerlan-foto-testimonial-naroa-nuñez
Ba al duzu galderarik IKERLANen lan egitea nolakoa den jakiteko?
NOLAKOA DA GURE LANERATZE-PROZESUA?
Gure taldekide izan nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan.
Unai Viscarret Álvarez
¿Breadcumb al principio?
Activado