card-energylab-ikerlan
ENERGYLAB
Jasangarritasun eta efizientzia energetikoari buruzko ikerketa aurreratuak

ENERGYLAB gure bezeroek eskatzen dituzten jasangarritasun- eta energia-eraginkortasuneko erronkei erantzun globala emateko erabiltzen dugun gunea da. Bertan, potentzia-elektronikako, biltegiratze elektrikoko eta energia elektrikoa kudeatzeko sistemak integratzen dituzten irtenbide pertsonalizatuak diseinatzen ditugu.

energylab-ikerlan-interior
Erdi-tentsioa eta potentzia-elektronika

Ingurune horretan, erdi-tentsioko mailetan lan egiten duten sistema elektriko eta elektronikoekin lotutako ikerketak, probak eta esperimentuak egiten ditugu. Baita makina elektrikoekin eta potentzia-elektronikako beste gailu batzuekin ere. Laborategiak DC eta AC hargune- eta elikatze-gaitasuna du saiakuntza bidezko ekipoetarako, eta, gainera, hainbat elementu mekaniko osagarri ditu, hala nola bankadak edo beharrezko akoplamenduak, bai eta aldagai elektriko anitzak (tentsioa, intentsitatea, potentzia, isolamendua, etab.) neurtzeko gailuak eta karga elektrikoak ere.

Energia elektrikoa biltegiratzeko sistemak

Laborategian energia elektrikoa biltegiratzeko erabiltzen diren teknologiak eta gailuak aztertu, diseinatu eta ebaluatzen ditugu, bereziki, hainbat kimikatako bateria-gelaxkak eta hainbat kimika, energia eta potentziako bateria osoen sistemak. Karga- eta deskarga-zikloetan saiakuntzak egiteko gai da, eta saiakuntza-kanal ugari ditu. Horrela, Energy Lab-en berrikuntza bultzatzen dugu energia elektrikoaren biltegiratzearen arloan, eta hori funtsezkoa da energia berriztagarriko iturriak integratzeko.

Energiaren kudeaketa

Laborategi hau energiaren erabilera optimoarekin lotutako teknologien eta estrategien ikerketan eta garapenean ere espezializatuta dago. Helburua da energia-iturri garbi, berriztagarri eta eraginkorrak aprobetxatu eta biltegiratze-sistemekin integratzeko aukera emango duten irtenbideak sortzea eta ezartzea. Hala, mugikortasun jasangarria sustatzen dugu, hala nola ibilgailu elektrikoa, eta ingurumena gehiago errespetatzen duten garraio-sistemak.

energylab-ikerlan-galeria-1
energylab-ikerlan-galeria-2