IK4-IKERLAN zentro teknologikoa azken belaunaldiko teleaginte batzuk garatzen ari da, Velatia Taldeko kidea den IKUSI euskal enpresarekin elkarlanean, zeina Elektronikako soluzioetan eta IKTetan espezializatuta baitago. Teleaginteak industriako garabietarako eta mugikortasunaren eremuko beste erabilera batzuetarako izango dira. Garabien funtzionamendua irrati bidez kontrolatzeaz gain, haien jarduera monitorizatu dezakete eta internet bidez informazio hori cloud plataforma batera bidali, bertan datuak prozesatzeko.

Garapenak hardware bat dauka urrutiko kontrolerako gailuetan instalatuta, eta hardware horrek garabiaren funtzionamenduari buruzko informazioa biltzen du eta, gauzen internetaren bitartez, zerbitzari batera bidaltzen du automatikoki informazio hori. Gainera, atari bat ezarri da, erraz erabiltzeko moduko interfaze batekin, informazio hori guztia kontsultatu ahal izateko.

"Mantentze lanak urrutitik egitea eta akatsak urrutitik detektatzea ahalbidetuko duen teleaginte bat garatzeko, Internet bidezko industriako komunikazioen protokoloetan, lainoko konputazioan, segurtasun eta pribatutasunean, eta datuen kontsultan eta bistaratzean dauden aurrerapenik berrienak aplikatzen ari gara", azaldu du Cristina Zubia ikertzaileak, IK4-IKERLANen proiektuaren ardura duen pertsonak.

Industriako makinen kontrolerako oso ohikoa da teleaginteak erabiltzea; halere, orain arte merkatuak ez du aukerarik eskaintzen gailu horiek urrutitik monitorizatzeko, eta horrekin abantaila ugari edukiko genituzke.

Erakunde biak inplementatzen ari diren produktuarekin garabi flota baten gaineko informazioa lortu daiteke eta garabiek eduki ditzaketen akatsei aurrea hartu ere bai. Horrek negozio eredu berriak garatzeko aukera emango die enpresei, sortutako datuen ustiapenean oinarrituta.

“Teleaginteen belaunaldi berri honek IKUSIren produktu katalogorako dakarren aurrerapenaz gain, urrutiko zerbitzuak gehitzen baitzaizkio, enpresak bere eskaintza zabaldu ahal izango du balio erantsi handiko zerbitzu zorro berri batekin”, gaineratu du Borja Perezek, IKUSIko R&D managerrak.


IKUSI proba pilotuak abian jartzen ari da Euskal Herriko eta Frantziako industri lantegietan.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak

Proiektu honetan, IK4-IKERLAN informazioaren eta komunikazioaren teknologien gainean dituen ezagutzak aplikatzen ari da. Teleaginteak gauzen internetaren bitartez konektatzeko beharrezkoak den teknologia garatzen ari da. Puntu honetan, ahalegin berezia egiten ari da komunikazioen segurtasunean, babestuta egon behar baitute gaizki funtzionatzea ekiditeko eta eduki ditzaketen zibererasoetatik babesteko.

Zentroa, halaber, cloud plataforma bat lantzen ari da, big data tekniken bitartez teleaginteek bidaltzen dituzten datuak jaso eta prozesatzeko. Lainoko azpiegitura bat da; bertan munduko hainbat tokitan kokatuta dauden gailuek bidaltzen dituzten datuak bateratu eta tratatzen dira.

Bukatzeko, datuak erakusteko interfazea inplementatzen ari da. Edozein nabigatzailetatik eskuratu daitekeen web aplikazio bat da, eta erabiltzen erraza da; horri esker, erabiltzaileek informazioa modu intuitiboan kudeatu dezakete informazioa.


IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

Miniatura
IK4-IKERLAN eta IKUSI industriako garabietarako teleaginteen belaunaldi berri bat sortzen ari dira, zeinak internet bidez garabien funtzionamenduari buruzko datuak partekatzen utziko baitu.
Miniatura
seo-url
urrutiko-kontrolerako-gailuak-lainora-konektatuta-industrian-negozio-aukera-berriak-irekitzeko
Id Externo
NOTA-172