Tren industria bere energia kontsumoa murrizten, bere eraginkortasuna hobetzen eta bere fidagarritasuna areagotzen lagunduko dioten soluzio berriak garatzen ari da, tren-garraioak hobetu eta berritzeko helburuarekin.

Testuinguru horretan, Roll2Rail proiektu europarra martxan jartzen da, UNIFEk koordinatuta eta CAF tren-garraioen fabrikatzaileak teknikoki lideratutakoa. 2015ean abiarazi zen proiektu hau, Europako tren-sektorearen ikerketa eta berrikuntzaren Shift2Rail ekimenaren barruan kokatzen da. Roll2Rail-en, IK4-IKERLAN zentro teknologikoa CAF Power & Automation-ekin batera elkarlanean arituta, trakzio elektrikoko ekipoak garatzen ari da trenetarako, silizio karburozko erdieroaleetan oinarrituta.

Silizio karburoa ohiko gailuenak baino prestazio hobeak dituen materiala da. Ezaugarri horiekin egungo trakzio sistemen bolumena eta pisua murriztu daitezke, horiek funtsezko parametroak izanik tren garraioaren eraginkortasuna hobetzeko.

“Silizio karburoan oinarritutako erdieroaleak kommutazio abiadura eta eroankortasun termiko handiagoak dituzten gailuak dira, eta horiek bihurgailu eraginkorragoen diseinua ahalbidetzen dute, siliziozko teknologietan oinarritutako ohiko ekipoen mugen gainetik lan egiten dutelarik. Gainera, horrek uzten du IK4-IKERLANen menperatzen ditugun beste teknologia batzuk erabiltzen, esaterako, material magnetiko berrietan oinarritutakoak bihurgailuaren elementu induktiboetarako”, azaldu du Alejandro Rujasek, zentro teknologikoan proiektu honetaz arduratzen denak.

Roll2Rail-ek guztira 16 milioi euroko finantzaketa eskuratu du Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren bidez, Shift2Rail ekimen publiko-pribatuaren barruan. Caf Power & Automation euskal fabrikatzailea eta tren garraioan erreferentzia diren beste enpresa batzuk daude presente bertan.

Une honetan, CAFekin elkarlanean garatutako trakzio ekipoetan silizio karburoa erabiltzeak ahalbidetu du potentzia gunearen bolumena eta pisua % 30 txikiagoa izatea eta elementu magnetikoena % 80 txikiagoa. Gainera, bihurketa sistemaren galerak % 50 murriztu dira, eta horrek bere efizientzia nabari handitzea ekarri du.

“Teknologia hau trakzio sistemetan ez ezik sistemaren efizientzia eta bolumena funtsezkoa zaieneko aplikazioetan ere erabili daiteke, hala nola garraio sistema guztietan, bereziki ibilgailu elektrikoen belaunaldi berrietarako direnetan”, zehaztu du Rujasek.

Ikertzaileak gehitu duenez, Toyota automobilen fabrikatzailea, 15 urte baino gehiagotan ibilgailuetako efizientzia hobetzen aitzindaria izan dena, berrikuntza horiek aplikatzen hasi dela.

IK4-IKERLANen ekarpena

Urteak dira IK4-IKERLAN lanean ari dela silizio karburozko eta galio nitrurozko belaunaldi berriko erdieroaleen eremuan, eta industriako sektore bat baino gehiagorako soluzio lehiakorrak garatzen.

Eremu horretan aurrera egiteko, zentro teknologikoa erreferentziako enpresekin elkarlanean ari da, hala nola CAFekin edo Orona jasokuntza sistemen fabrikatzaileekin, zeinarekin bihurgailuak garatzen ari baita igogailu efizienteagoak lortzeko.

Gainera, IK4-IKERLAN PowerBase proiektu europarrean parte hartzen ari da, sektore fotovoltaikorako galio nitrurozko bihurgailuak sortzeko.

“Gure ustez, belaunaldi berriko erdieroaleak azaleratzen ari den teknologia berria da, eta ahalmen handia dauka gure industriaren garapena bultzatzeko, izan ere, sektore garrantzitsuetan, hala nola garraioan, industrian edo banaketa energetikoan bihurketa elektrikorako sistemetan abantaila handiak ekartzen ditu”, esan du zentroko Energia eta Potentziako Elektronikako Unitatearen zuzendari Unai Viscarretek.

“Belaunaldi berriko erdieroaleek abantaila handiak ekar ditzakete ekipo horietan, efizientzia hobetuta eta lehiakorragoak eginda, batez ere sistema txertatuetan, zeinetan tamaina eta pisua kritikoak baitira”, ondorioztatu du.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 290 pertsona inguruk osatzen dute.

Proiektuaren fitxa

Izena: Roll2Rail
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Finantziazio totala: 16 milioi euro
Programa: Horizon 2020, Shift2Rail ekimenaren barruan
Kontratua: 636032
Proiektuaren koordinatzailea: UNIFE
Lider teknikoa: CAF
www.roll2rail.eu/

Resultado de imagen de h2020 logo

Roll2Rail-en, IK4-IKERLAN CAF Power & Automation-ekin batera elkarlanean arituta, trakzio elektrikoko ekipoak garatzen ari da trenetarako, silizio karburozko erdieroaleetan oinarrituta