IK4-IKERLAN eta Mondragon Assembly euskal fabrikatzailea elkarrekin aritu dira Kiro Oncology robotaren hardwarearen muntaketa optimizatzen. Kiro Grifols enpresak garatu duen sistema bat da, eta kimioterapiako dosi pertsonalizatuen prestaketa automatizatzen du.

Proiektu honetan, IK4-IKERLANek ekipo ondasunak ekoizteko garatu duen metodologia erabili da, “ekoizpen erritmikoa” izenez ere ezagutzen den metodologia, alegia. Sistema, zeinak ekipo ondasun oso pertsonalizatuak ekoizten dituen sistema baten entrega epea ziurtatzea ahalbidetzen baitu, hainbat enpresatan probatu da, eta arrakasta izan du.

Proiektua bukatuta dago, eta berari esker robotaren hardwarea muntatzeko behar diren orduak nabarmen murriztea eta prozesua ziurtatzea lortu da. IK4-IKERLANek eta Mondragon Assemblyk muntaketako sei programa prestatu dituzte, erritmo desberdinekin, eta zehatz-mehatz analizatu dute Ipar Amerikako Food and Drugs Administration (FDA) agentziaren araudia, muntaketa prozesuari etorkizunean egingo zaizkion berrikuspenetan baliagarria izango baita.Ezarri den kudeaketa malguaren ereduak egungo instalazioen produkzio mugak optimizatzen ditu.

Mondragon Assemblyko lantaldea prestatu ere egin da, prozesua behar bezala joango dela ziurtatzeko eta beste produktu posibleetan ere aplikatzeko. Izan ere, proiektuak erakutsi du garatutako planteamenduak ekipo ondasun seriatuenetarako ere balio dezakeela.

Kiro Oncology robotak, kimioterapiaren prestaketa automatizatzen duenez, gizakiaren errore marjina ezabatzen du medikamentua dosifikatzean. Horrenbestez, pazienteen segurtasuna areagotzen da, aldi berean osasun teknikarien arrisku kimikoak minimizatuta; hori dena, era efizienteagoan eta merkeago.

Zentroak ekipo ondasunak ekoizteko duen metodologia ezarri du Kiro Oncology sistema robotizatuaren muntaketa hobetzeko