Duela gutxi IK4-IKERLANeko ikertzaile Nerea Nietok bere 'A Model Based Design of a Thermal Management System for a High Power Lithium-Ion Battery Pack' izeneko tesia defendatu du Tecnun-Nafarroako Unibertsitatean. Tesian litio-ioizko baterien kudeaketa termikorako sistema berritzailea proposatzen du.
Tesiak potentzia handiko bateria batean sortzen den beroa kanporatu eta tranbia edo tren baterako trakzio indar bihurtzea ahalbidetzen duen kudeaketa termikoa diseinatzeko metodologia berri bat garatzen du. Nietok baterien gelaxketan sortzen den beroa iragarri eta CFD zenbakizko eredu bati esker baterien portaera termikoa aztertzea ahalbidetzen duen eredu matematiko bat garatu du. Metodologia horretan oinarrituta, posible izango da diseinua biltegiratze sistema bakoitzaren ezaugarrietara egokitu eta optimizatzea.
Lana zentroak energia elektrikoa sortu eta biltegiratzeko sistemak ikertzeko duen lerroaren barruan egindakoa da. Nietok bikain cum laude eskuratu du bere lanagatik.