• Teknologia modu ludikoan hurbildu ez ezik, musika, magia eta bakarrizketa ikuskizunak ere izango dira, baita dantza bertikaleko saio ikusgarri bat ere.

Datorren maiatzaren 25ean, larunbata, Arrasateko herria IKERLAN familia handi bat bilakatuko da. Izan ere, zentro teknologikoak 50 urte betetzen ditu aurten, eta jai herrikoi bat antolatu du herriarekin batera urteurrena ospatzeko. “Magaletik herrira” izenburupean, IKERLANek ekitaldi ireki bat proposatzen du, herritarrei teknologia modu ludikoan hurbildu ez ezik, musika, magia eta bakarrizketa ikuskizunak izango dira, baita dantza bertikaleko saio ikusgarri bat ere, egunari amaiera bikaina emateko.  

Biteri eta Sebero Altube plazetan eta Zaldibarko udal frontoian egingo dira ekintza nagusiak. Jarduerak 11:00etan hasiko dira eta IKERLANeko taldeko 50 pertsona inguru arituko dira bolondres lanetan.

Patitas robot poliziatik scalextric erraldoira

Biteri plazan hainbat jarduera egongo dira egun osoan zehar, besteak beste, Joselontxos txarangaren musika animazioa, Tor magoaren eta Mikel Bermejo bakarrizketariaren emanaldiak, puzgarriak eta txapen zein laser inprimagailu tailerrak. Gune horretan bertan, Xaibor DJaren ekitaldia ere izango da eta Ibai-Arteko kide diren establezimenduetan kontsumitzeko erosketa bonuen zozketak ere egingo dira. 

Biteri plazan baita ere, indarberritzeko topagune bat egongo da; txosna bat ezarriko baita Harakno street food Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleen ekimenaren eskutik. Baina, zalantzarik gabe, gune horretako protagonistak berezienak Patitas robot polizia eta Pepper izeneko robot androidea izango dira.

Jai programaren beste techie gune bat Sebero Altube plazan egongo da. Han, robotekin ondo pasatzeko aukera izango da, auto lasterketak egin ahal izango dira scalextric pista handi batean, eta errealitate birtualeko simulagailuei esker, kayakeko zeharkaldi bat edo helikoptero batean hegaldi bat egiteko aukera egongo da.

Eguna amaitzeko, Harrobi taldeak ikuskizun bat eskainiko du, dantza bertikala sorkuntza garaikidearekin eta euskal nortasunarekin fusionatuz. Zaldibarko frontoian izango da, 22:00etan.

 

Egitarau osoa

 

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da industriari teknologia transferitzen eta balio lehiakorra ematen soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusitan (teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna) menderatzen dituen teknologiak eta mekatronikako zein energiaren esparruko teknologiak konbinatuz. Gaur egun, 420 pertsonak osatutako lantaldea du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. IKERLAN, MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) bazkide den kooperatiba den heinean, jasangarria eta lehiakorra den eta etengabeko eraldaketan dagoen enpresa eredu bat da. 2024an IKERLANek 50 urte beteko ditu, eta bere sorrerako helburuari leial eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.
 

Miniatura
Magaletik herrira IKERLAN 50 jaia

Datorren maiatzaren 25ean ospatuko da publiko mota guztietarako jardueren programa zabala eskainiko duen jaia, Arrasate erdigunean kokatua.

Miniatura
Magaletik herrira IKERLAN 50 jaia
seo-url
eraginkortasun-operatiboa-produkzio-ahalmena-20-hobetzeko
Id Externo
NOTICIA-30