• IKERLANek elektromagnetismoan oinarritutako soluzio teknologikoak garatzen ditu hainbat enpresatarako, hala nola Copreci, CAF, Orona edo Batzerako

IKERLAN aplikazio berritzaile bat garatzen ari da Airbus DS enpresarako, hegazkinen hegoak izotzetik babesteko, eta horretarako indukzio elektromagnetikoaren teknologia erabiltzen ari da. Euskal zentro teknologikoak, zeinak elektromagnetismoan oinarritutako aplikazioak garatzen baititu hainbat sektoretarako, material konposatuz eginiko aireontzietan integratuta dagoen sare mehe bat (0,1 milimetrotakoa) berotzeko metodo bat ezarriko du. Berotze-metodo bezala erabiltzen denean, indukzio elektromagnetikoak eraginkortasun eta azkartasuna eskaintzen digu; horregatik ohiko metodoekin konparatuz onurak ekartzea espero da.

I+Gko proiektu honek InductICE izena du eta 2019ko uztailean bukatuko da. Finantzaketarako laguntza moduan, 250.000 euro jaso ditu Clean Sky 2 programatik, Europako Batzordeak eta kontinentean aeronautikako sektorea modernizatzea bilatzen duen industrien arteko elkartea baita.

Indukzioa gero eta gehiago erabiltzen da gainazal metalikoak berotzeko, azkar funtzionatzen duelako; izan ere, potentzia kontrolatzen uzten du eta ez du behar bero iturria eta berotu beharreko elementua zuzenean kontaktuan egotea. Garatzen ari garen aplikazioan berotu beharreko elementua metalezko sare mehe bat izango da. Sare hau txertatuta dago material konposatuz eginiko hegoen aurreko ertzaren ijeztuaren kanpoko aurpegian, eta horren azpian indukzio-harilketa jarriko da.

% 90 gaindituko duen eraginkortasun energetiko globalak lortzea espero da, erabiltzen diren ohiko sistemekin ateratakoa hobetuz. Sistema guztiz modularra izango da, izotzaren aurkako (beroketa era jarraian) eta desizozte sistema bezala funtzionatuz (beroketa era ziklikoan), horri esker fidagarritasuna hobetuko delarik.

Zer arazo eragiten ditu izotzak hegazkinetan?

Hegazkin batek izozte baldintzetan hegan egiten duenean, hegoen ertzetan izotz geruza bat metatu daiteke. Geruza horrek, milimetro gutxi batzuk nahikoak dira, inplikazioak izan ditzake hegaldiaren segurtasunean. Izan ere, bere ahalmen aerodinamikoa urritu daitekeelako, bibrazioak sortu, mekanismoak blokeatu edo elementuak hondatu askatu egin daitezkeelako eta horietan talka egin.

Villaren esanetan, proiektu honen arduraduna IKERLANen, “izotzaren aurkako sistemak dira aireontzietan energia gehien kontsumitzen duten elementuetako bat, beraz, sektoreko enpresak alternatiba eraginkorragoak inplementatzea ahalbidetuko duten teknologiak bilatzen ari dira. Indukzioak era positibo batean lagundu dezake”.

Erabiltzen diren sistemak

Gaur egun izotzaren aurka erabiltzen diren sistemak bi talde handitan banatzen dira: metodo pneumatikoak, alde batetik, eta termikoak, bestetik. Metodo pneumatikoetan, funtsean, aire ganbera bat puztu egiten da eta izotza apurtzen du, eta termikoetan, berriz, erresistentzia termiko batzuek berotzen dituzte gainazalak edo motorraren konpresorearen aire beroak hegoetara bideratuta.

“InductICE-n garatzen ari garen sistema helburua du energetikoki ohikoak baino askoz eraginkorragoa izatea, eta hori oso faktore garrantzitsua da hegazkin baten barruko teknologian. Airbus DS bere erabilera proposatu ditu bai gidatutako hegazkinetan bai gidatu gabekoetan ”, azaldu du Irma Villarrek.

Proiektuaren abiapuntua

Proiektu hau INDUCTAIR proiektuaren jarraipena da, Airbus DS eta IKERLANen artean garatutakoa ere bai, eta MINECOtik diru-laguntza (RETOS Colaboración 2014) jaso duena.

INDUCTAIR proiektuak lehendabiziko fasea garatu zuen, Kontzeptuaren bidegarritasunaren irtenbidearen ikerketarekin. Lortutako emaitza onuragarriek proiektuaren jarraipena ekarri zuten Clean Sky 2 programaren barruan. Proiektu bietan Airbus DS bere ezagutza eta esperientzia jartzen du izotzaren detekzio, sorrera eta aurkako babesean, baita hegazkinetan sistemak integratzeko orduan ere. Era berean, IKERLANen ekarpena indukzioko sistemetan duen ezagutza, esperientzia eta ahalmenean datza.


Elektromagnetismoaren aplikazio berriak

Industriaren eta kontsumoaren eremuetan erabili ohi ditugun gailu eta ekipo ugari elektromagnetismoan oinarrituta daude, transformagailu, motor edo sorgailuen moduko elementuak erabiltzen baitituzte.

Gainera, azken urteetan industria indukzio elektromagnetikoko aplikazioak erabiltzen hasi da soldaduran, tratamendu termikoetan edo berokuntzan; etxeko sukaldeetan eta osasunaren sektorean ere erabiltzen hasi dira, eskanerrekin eta tratamendurako terapiekin.

IKERLANen ekarpena

Urteak dira IKERLAN zentro teknologikoa elektromagnetismoaren alorrean lanean ari dela, hainbat sektoretako soluzio lehiakorrak egiten, teknologia horrek dituen aukera ugariak aprobetxatzeko.

Zentzu horretan, zentro teknologikoa hainbat enpresarekin elkarlanean ari da, esaterako hauekin: Copreci enpresarekin, indukzioko gainaldeko sukaldeak garatzen; CAF enpresarekin, tren sektorerako hari gabeko karga sistemak garatzen; Orona enpresarekin, igogailuetarako motorrak eta eragingailuak garatzen. Horrez gain, Etorgai proiektuetan parte hartu du beste enpresa batzuekin batera, esaterako, Batz enpresarekin, ibilgailu elektrikoetarako hari gabeko kargagailuak garatzeko.

“IKERLANen uste dugu elektromagnetismoa gure industria bultzatzeko ahalmen itzela duen teknologia dela; izan ere, pentsatzen dugu erronka teknologikoei heltzeko aukera oso interesgarriak irekitzen dituela sektore garrantzitsuetan, hala nola garraioan, elikaduran edo industrian”, baieztatu du zentroko Energia eta Potentzia Elektronikako Unitateko zuzendari Unai Viscarretek.

“Gure inguruko enpresei alor honetan agertzen diren aukerak aprobetxatzen laguntzeko, IKERLANen ikertzaile espezializatuen talde bat dugu abangoardiako teknologia bat garatzen punta-puntako enpresentzat, hala nola Airbus DS, Copreci, CAF, Orona edo Batz enpresentzat”, gaineratu du.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 290 pertsona inguruk osatzen dute.


Proiektuaren fitxa

Izena: InductICE
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Programa: EBko Horizon 2020, JTI-CLEAN SKY 2 programan, H2020-EU.3.4.5.4-ITD Airframe azpiprograman
Erreferentzia: 717175
Gaiaren kudeatzailea: Airbus DS
Proiektuaren koordinatzailea: IKERLAN

IKERLAN euskal zentro teknologikoa aplikazio berritzaile bat lantzen ari da hegazkinen hegoak izotzetik babesteko, ohiko metodoekin konparatuz, eraginkortasun eta fidagarritasun handiagoa izateko helburuarekin