• Merkatuan dagoen digitalizazio industrialeko soluzioen plataforma osatuenetakoa eta integralenetakoa da Ikerlan Konnekt.
  • Bi erakundeen arteko aliantzak proposamen integrala eskaintzen du, bizitza ziklo osoa betez, soluzio teknologikotik enpresa industrialei zerbitzu digitalak emateraino.

LKS Nextek eta IKERLAN zentro teknologikoak aliantza egin dute enpresa industrialei plataforma integralak eta zerbitzu digitalak eskaintzeko.  Zerbitzu horiek Ikerlan Konnekt plataforman oinarritzen dira, zeinak enpresen digitalizaziorako (4.0 Industria) soluzio aurreratuen eskaintza zabalenetakoa eskaintzen duen. Bi erakundeak MONDRAGON kooperatiba taldeko kide dira eta bien arteko aliantzak enpresa industrialen digitalizazioa bultzatzea eta, aldi berean, kanpo merkatu berrietan aritzea ahalbidetuko du.

Ikerlan Konnekt IKERLAN zentro teknologikoak garatutako soluzio teknologiko aurreratuen (patenteak eta erregistroak) sorta zabala da.

Soluzio horiek bereziki mundu industrialari zuzentzen zaizkio, 4.0 Industrian balio erantsiko produktuak eta prozesuak digitalizatu, hobetu edo inplementatzeko. Eskaintza hori egun, esparru globalean, enpresa mota horrentzat dagoen integralenetakoa da.

IKERLANeko eta LKS Nexteko arduradunek sinatu berri duten akordioaren bidez nahi dena da azken erakunde horretako profesionalek plataforma erabiltzea eta berori garatzen laguntzea, enpresa erabiltzaileei laguntza teknikoa emanez. Kontua izango litzateke IKERLANek garatutako aplikazioak “industrializatzea” eta horrela enpresa industrialen digitalizazioa azkartzea, lan sektorea edozein dela ere.

IKERLANeko instalazioetan sinatu da akordioa eta, bertan, zentro teknologikoko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok adierazi duenez, “akordio honek Ikerlan Konnekteko gure soluzioak osatzea ahalbidetuko digu, LKSren industrializazio gaitasunekin eta zerbitzu eskaintzarekin, industriari balio handiagoa eskaintzeko”.

Bere aldetik, LKS Nexteko zuzendari nagusi Elena Zarragak gehitu duenez, “lankidetza honek erakunde bion gaitasunak biderkatzen ditu, eskaintza teknologikoari eta horrekin lotutako zerbitzuei dagokienean eta, batez ere, enpresei proposamen bakarra eskaintzen die euren digitalizazio prozesuetarako”.

MONDRAGONeko bi bazkideen arteko lankidetzaren azken helburua enpresa erabiltzaileen produktibitatea handitzea da, euren produktu eta prozesu industrialak hobetuz, fabrikaziotik hasi eta mantentze lan, logistika eta gainerako arloetaraino, teknologia berriek kostu orokorrak jaisten lagun dezaketelako.

Kontua izango litzateke batzea intereseko bezeroengan eta IKERLANen lanean ari diren 150 ingeniari baino gehiagoren aldetik 4.0 produktu berrien eta soluzio industrialen garapenean egindako ahalegina, mantentze lanetarako, laguntza teknikoa emateko eta zerbitzuak maila industrialean garatzeko LKS Nextek duen kokapen sendoarekin eta gaitasunarekin.

Aliantza honi esker, azkartu egingo da 4.0 soluzio berrien garapena eta merkatu geografiko berrietan sartu ahal izango da, LKS NEXTen kanpo egituran oinarrituta. Era berean, bi erakundeen arteko lankidetza bultzatu nahi da, 4.0 industriaren esparruko ikerketan eta transferentzia teknologikoaren arloan etorkizun handia duten proiektu berrietan.

Soluzio aurreratuen sorta

Aliantza sortzerakoan, jada badago digitalizazio soluzio sorta bat (propioak eta hirugarrenenak), sektore bakoitzari egokituta eta fabrika baten behar guztiak beteta.  IKERLANek soluzioak arrakastaz inplementatu ditu jada dozena bat industria aplikaziotan, esaterako, ekipamendu ondasunen, garraioaren edo energiaren sektoreetan.

Ikerlan Konnekt plataformaren barruan doaz: makinen monitorizaziorako soluzioak, sistemen sentsorizazioa, mantentze lan prediktiboa edo plataformen bilakaera eta ad-hoc egindako soluzioak, lainoko zerbitzuak, Big Data eta datuen analitika edo integrazioa kudeaketa sistemekin.

Soluzio horiek guztiak zibersegurtasun eta security industrialeko bertikal batek babesten ditu. Soluzio guzti horien helburua da fabrikatutako produktuak beste produktu batzuekin era seguruan izan dezala harremana eta bezeroen prozesuetan eta plataforma digitaletan integratzea, interoperabilitatea eta eskalagarritasuna bermatuz.

LKS Nexti buruz

LKS Next – Mondragon Korporazio Kooperatiboko kidea- erakunde garrantzitsua da aholkularitza eta zerbitzu aurreratuetan, industria sektorean espezializatua, baina beste sektore batzuetan ere esperientzia zabala duena, esaterako Administrazioan edo Osasunean. LKS Nexten 550 profesional baino gehiago ari dira lanean, eta bere fakturazio kontsolidatua 36 milioi euro baino handiagoa da.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Erakundea Mondragon Korporazio Kooperatiboko kidea da eta hiru arlo handitan eskaintzen ditu soluzio integralak: Elektronika, informazio eta komunikazio Teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika eta Fabrikazio aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

Miniatura
LKS Next eta IKERLANen arteko aliantzak Ikerlan Konnekt plataformaren soluzioak industrializatuko ditu
Miniatura
seo-url
lks-nextek-eta-ikerlanek-aliantza-egin-dute-40-industriako-plataformak-eta-zerbitzu-digitalak-eskaintzeko-ikerlan-konnekten-oinarrituta
Id Externo
NOTA-196