• 5,3 MILIOI EURO BIDERATUKO DIRA 2018RA ARTE PLATAFORMA ERAIKI, ANTOLATU ETA PROBATZEKO
  • HELBURUA: SISTEMA ADIMENDUAK EKOIZTEKO PLATAFORMA KOMUNA NEGOZIO KOOPERATIBOKO EREDU SOSTENGARRIA BIHURTZEA

Europar Batasunaren SMARTER-SI proiektuak ekoizpen plataforma berri bat eskaintzen du osagai eta sentsore mikrosistema berritzaile eta adimendunak eskala txikian eta ertainean fabrikatzeko. Guztira, 5,3 milioi euro inguru bideratuko dira 2018ra arte plataforma hori eraiki, antolatu eta probatzeko.

IK4-IKERLAN Ikerketa Teknologikoko Zentroak sentsoreak eta mikroosagaiak fabrikatu eta sistemak txertatzeko teknologia bereziak eskaintzen ditu.

Nazioartean partzuergo bat osatu da Alemania, Suitza, Espainia, Irlanda eta Suediako zazpi ikerketa zentrorekin eta nazioarteko zazpi enpresa eta beste bazkide batzuekin, helburu anbiziotsu hau lortze-ko: sistema adimenduak ekoizteko plataforma komuna negozio kooperatiboko eredu sostengarria bihurtzea.

Teknologia berriak eta ezagutza zientifiko espezializatuak eskuratzeak aukera ematen die enpresa txiki eta ertainei beraien produktuetan berrikuntzak egiteko modu errentagarrian.
Lankidetza ereduaren azpian dagoen ideia da dauden osagai teknologiak konbinatu eta propietate na-barmen hobeak dituzten soluzioak eskaintzea.

"SMARTER-SI proiektuaren baitan heldutasun teknologiko handia duten eta erabiltzeko prest dauden teknologia, osagai eta azpisistemen multzo aparta dugu. Lehiarako abantaila hori enpresa txiki eta er-tainekin partekatu nahi dugu, produktu berritzaileak azkartasunez garatzeko”, adierazi du IK4-IKERLANeko Mikrosistemen Departamentuko zuzendari Fernando Martinezek.

Helburua da inplikatutako bazkide guztien interfaze teknologikoen lehiakortasuna bermatzea. Lankide-tzazko plataformaren arrakastak aukera berrietarako bide emango die industriei etorkizunean.

Sistema adimendunak ezagunak dira beraien funtzionaltasunagatik eta adimenagatik. Gainera, fabrika-zio prozesuan makina modernoak eta funtsezko hainbat teknologia erabiltzen dira. Agente batek egun erabilgarri dauden teknologietako gutxi batzuk baino ezin ditu hartu bere baitan, arrisku teknikoa eta komertziala handiegia delako, horregatik baino ez. Arrazoi beragatik, proiektuak aukera bikainak plan-teatzen ditu berrikuntzak azkar sartzeko eta praktikan jartzeko.Produktuaren lehen ideiak onartuta daude jada, eta datozen urteetan gauzatzen joango dira, Europako industria bazkideekin eta bazkide-entzat.

Gaur egun, IK4-IKERLAN aplikazio proiektu hauetan parte hartzen ari da:

1. Hari gabeko sentsoreen sistema bat, bere kabuz funtzionatzen duena, hauts edo koipe asko egon daitekeen inguruetan mantentze lanen aldian handitzeko (motorrak, ekipo astuna, enbra-geko balaztak, etab.).

2. Kontrol puntuetan saiakuntzak egiteko gailua, parametro askotarikoa eta eramangarria, aurretik ezagutzak eduki beharrik gabe erabili daitekeena, esaterako elikagaietan alergenoak ote dau-den egiaztatzeko.

3. Gailu eramangarria edateko uraren kalitatea egiaztatzeko.

4. Elektroforesi kapilarrerako sistema eramangarri eta miniaturizatua; biomarkagailuak eta drogak antzemateko erabiltzen diren beste metodo garestiago eta konplexuago batzuk ordezteko balio dute.

5. 24 ontziko xafla estandarrean gai toxikoak antzemateko sistema adimendun txertatua.

6. Tresna adimendunak, berritzaileak eta txertatuak, osasunerako kaltegarriak diren gai arrisku-tsuak erabiltzen dituzten prozesuak beste metodo berri batzuekin ordeztu ahal izateko .

7. Sistema modularra osagai berrerabilgarriak zein erabilerako bakarrekoak dituzten arnasketa aplikazioetarako. Berrikuntza da sentsore plataforma miniaturizatua eta oso integratua, medi-kuntzako eta ongizatearen eremuko hainbat aplikaziotarako.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak es-kaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handi-tan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentziako Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 280 pertsona inguruk osatzen dute.

"SMARTER-SI" proiektuari buruz

SMARTER-SI fabrikazio plataforma klase berri bat da, eta berari esker azken belaunaldiko mikrosiste-mak eskala txikian ekoitzi daitezke enpresa txiki eta ertainentzat, ahalik eta prezio merkeenetan eta garapen kostu handiak egin gabe.

Europako Batzordeak enblematikotzat jo du SMARTER-SI proiektua, eta aukeratu du Smart Anything Everywhere ekimenaren lau proiektu eredugarrietako bat izateko.

SMARTER-SI Berrikuntzako Ekintza bat da, eta fondoak jasotzen ditu bai Europako Batzordearen Ho-rizon 2020 programa europarretik (diru laguntza erabakiaren zk: 644596) bai Hezkuntzarako, Ikerketa-rako eta Berrikuntzarako Suitzako Estatuko Idazkaritzatik (kontratu zk.:15.0085).

Hauek dira proiektuaren bazkideak: Hahn-Schickard (Alemania), CiS (Alemania), CSEM (Suitza), IK4-IKERLAN (Espaina), Swerea IVF (Suedia), UCC-TNI (Irlanda), IPHT (Alemania), VDI/VDE-IT (Alemania) eta zazpi enpresa txiki eta ertain.

SMARTER-SI PROIEKTUAK OSAGAI ETA SENTSORE MIKROSISTEMA BERRITZAILE ETA ADIMENDUNAK ESKALAN FABRIKATZEKO EKOIZPEN PLATAFORMA BERRI BAT ESKAINTZEN DU