IKERLANek HARIRA podcastak bigarren denboraldia estreinatuko du gaur, ekainaren 4an, teknologiaren eta industriaren inguruko gaurkotasuneko gaiak ardatz hartuta. Aurten, lehen aldiz, IKERLANetik kanpoko gonbidatuek ere parte hartuko dute saioetan, ikuspegi eta esperientzia berriak mahai gainera ekarriz. Denboraldi berria Mikel Segura ikerlari eta aurkezleak gidatuko du berriro ere. 

Bigarren denboraldi honetan, adimen artifiziala, robotika kolaboratiboa, emakumeen papera teknologian, talentu industriala edota euskarak berrikuntzan duen lekua bezalako gaiak landuko dira, IKERLANeko adituen eta sektoreko erreferenteen arteko elkarrizketen bidez.

Lehen atalak emakumeek teknologian duten presentzia, talentu teknologikoa eta berrikuntzarako beharrezko gaitasunak izango ditu ardatz. Horretarako, Segurarekin batera                                                                                                                              

Haizea Gaztañaga IKERLANeko energia biltegiratze eta kudeaketa t deko arduraduna eta Iraia Monteagudo INNOLAB Bilbaoko zuzendariak parte hartuko dute. 
Uztailean, Karlos Calleja IKERLANeko kontrol eta robotika taldeko arduradunak eta Leire Balzategui Robotekineko zuzendariak robotika kolaboratiboaren egoera aztertuko dute, euskal industriaren lehiakortasunaz, segurtasunaz eta pertsonen eta makinen arteko lankidetzaz hausnartuz.                                                                                                          
Iraileko atalean, Marco Gonzalez IKERLANeko adimen artifiziala eta datuen arloko arduradunak eta Laura Marrón BAICeko zuzendariak adimen artifizialaren erronkak eta aukerak izango dituzte hizpide: euskal industriaren etorkizuna, ETEen sarbidea edo teknologiaren fidagarritasuna, besteak beste.                                                                                
HARIRAren bigarren denboraldia urrian itxiko da, Xabier Sagartzazu IKERLANeko energia eta mekatronika unitateko zuzendariaren eta Pilar Kaltzada EnpresaBIDEAren sortzailearen arteko solasaldi batekin. Euskarak industrian eta berrikuntzan duen lekua, talentu globala eta tokiko hizkuntzaren arteko uztarketa eta euskararen erabilera arlo ekonomiko eta teknologikoan izango dituzte hizpide.

Mikel Segura gogotsu agertu da erronka berriarekin: “helburua ez da soilik teknologiaz hitz egitea, baizik eta teknologia horren atzean dauden pertsonak, erronkak eta aukerak mahai gainean jartzea. Lehen denboraldian ikusi genuen teknologiaren inguruko elkarrizketa lasai eta sakonetarako interesa bazegoela. Aurten, kanpoko ahotsak gehitzeak aberastu egin du formatua, eta ikuspegi osagarriak ekarri dizkigu”. 

Atal guztiak IKERLANen YouTube eta Spotify kanaletan eskuragarri egongo dira.
 

harira 2

HARIRA podcastak kanpoko gonbidatuak izango ditu lehen aldiz, berrikuntza teknologikoaren inguruko gaurkotasuneko gaiak jorratzeko

harira 2