• Bateragarritasun elektromagnetikoa oso garrantzitsua da zenbait industriatan: pertsonen osotasunari eragin diezaioke, ekoizpen-geldialdiak edo galera ekonomikoak ere eragin ditzake.

IKERLAN euskal zentro teknologikoak historia egin du, besteak beste, Intel, Sandia, Cisco, Google, Amazon, Analog Devices edo NASA bezalako multinazionalak gaindituz, bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko ikerketa-artikulurik onena lortuta, gai horri buruzko nazioarteko kongresurik handienean, IEEE International Symposium on Electromagnetic Compatibility (EMC) delakoan, IEEE EMC Societyk antolatua, eta berriki Michiganen (AEB) egin dena.

Saritutako ikerketa-artikuluak teknika berri bat aurkezten du EMC babes-osagaiak fabrikatzeko erabiltzen diren material ferromagnetikoen propietateak modelizatzeko eta karakterizatzeko. IKERLANeko Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologien taldeko (EIKT) EMC lantaldeak egindako ikerketa da, eta funtzionalitate elektrikoak, elektronikoak eta inguruarekiko komunikazioak dituzten ekipo eta sistemen segurtasuna, eraginkortasuna eta erabilgarritasuna handitzen lagunduko die industria-fabrikatzaileei.

Bateragarritasun elektromagnetikoa ingeniaritzaren eremu bat da, eta ekipamenduen arteko akoplamendu elektromagnetikoaren ondorio negatiboak nola kontrolatu, gutxitu, ezabatu eta prebenitu aztertzen du. Zenbait industria-sektoretan, hala nola automozioan, aeronautikan, satelite bidezko komunikazioan edo trenbidean, bateragarritasun elektromagnetikoa faktore garrantzitsua da, besteak beste, pertsonen osotasunari eragin baitiezaioke, ekoizpen-geldialdiak eragin baititzake edo galera ekonomikoak eta baliabideak sor baititzake.

Saritutako artikulua IKERLANek konferentzia honetara aurkezten duen lehena da. Rafael Suárez IKERLANeko ikertzaileak dioenez, “arlo horretan mundu osoan ditugun ezagutzak kontrastatu nahi ditugu, eta gure gaitasunak eta ezagutzak arlo horretako adituen aurrean erakutsi nahi ditugu”. “Gure artikulua aukeratu dutenek gai horrekiko duten garrantzia eta interesa erakusten dute mundu osoan, bai industria-eremuan, bai esparru akademikoan, eta, horrek aukera emango digu munduko erreferente gisa kokatzeko EMC arloan garatzen dugun ikerketa-lerroan".

Elektronika eta telekomunikazioak azkar ari dira aldatzen: komunikazioetan erabiltzeko maiztasuna eta prozesatzeko azkartasuna areagotzen ari dira. Horrek guztiak espektro elektromagnetikoaren erabilera berriak dakartza eta, beraz, bateragarritasun elektromagnetikoaren arloan aurre egin beharreko erronka berriak. Ekipoetan eta sistemetan sor daitezkeen arazoak aldez aurretik atzemateko aurrerapausoak ematea, simulazio-eredu fidagarriak erabiliz, arlo honetako beste funtsezko erronka bat da.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu bi arlo nagusitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 lagunek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari den alde egiten du.

Saritutako lanak teknika berritzailea aurkezten du osagaiak fabrikatzeko erabiltzen diren material ferromagnetikoen propietateak modelatu eta karakterizatzeko, ekipoen arteko akoplamendu elektromagnetikoak prebenitzeko.