• 2023an, transferentzia teknologikoak ekarri dizkien diru sarrerak %15 baino gehiago handitu dira, eta horrela enpresekiko proiektuetan zentro teknologiko gisa duen lidergoa sendotu du.
  • Plantillan 46 langile berri kontratatu zituen eta 2 M€ erabili zituen junior langileen prestakuntzan.
  • Azpiegituretan eta ekipamenduan 2,5 M€ inbertitu ziren guztira, eta Datuen Prozesamendurako Zentro berria nabarmendu behar da inbertsio horien artetik.
  • 2024an zentroak 50 urte beteko ditu, eta, hori ospatzeko, jarduera programa zabal bat du urte osorako.

Arrasate-Mondragon, 2024ko maiatzaren 9a.- IKERLAN, Mondragon Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kide den zentro teknologikoak, 30 M€ baino gehiagoko fakturaziorarekin itxi du 2023ko ekitaldia. Lehen aldia da horrelako fakturazioa izan duela, %10eko igoera lortu du-eta. Emaitza horretan, nabarmena izan da transferentzia proiektuen ekarpena, horiekin 16 M€ fakturatu baitira, 2022an baino %15 gehiago, eta, gainera, fakturazioa handitu eta digitu bikoitzeko emaitza lortu duen hirugarren urtea izan da jarraian.

Euskal enpresekin eta nazioarteko enpresekin elkarrekin egindako lanaren fruitua izan da arrakasta hori, bai eta dituen trebakuntza handiko profesionalen taldeak egindako lanaren fruitua ere, izan ere, aurten 46 lagun gehiago kontratatu dira talde horretarako eta beste 18 lagun bazkide egin dira. Eremu horretan, azpimarratzekoa da junior langileen prestakuntzan egindako inbertsioa, 2 M€ inbertitu baitira horretan. Ditugun junior langileak 120 ikaslek osatutako harrobia da, 12 unibertsitate eta fakultatetatik etorriak. Gainera, garrantzitsua da aipatzea pertsonentzako balio eskaintza indartzeko abian jarritako ekimenak, hala nola IKERLANen hiru egoitzetan (Arrasate-Mondragon, Hernani eta Bilbo) aplikatutako lan malgutasuna, telelanean aritzeko baldintzak zabaltzea eta Zaindu pertsonen zaintza sustatzeko programaren abian jartzea.

Pasa den urteko mugarri garrantzitsua izan da Bilbon egoitza berria irekitzea, bai eta zentroaren aktibo teknologiko batzuk oinarri hartuta sortu diren hiru start-up berriak —ORBIK CYBERSECURITY industriako zibersegurtasunaren alorrean (Basque TEK Venturesek aukeratu du), BATTBELT energia elektrikoaren biltegiratzearen alorrean, eta KAIZEN PLAY adimen artifizialaren alorrean— abiarazten izandako parte hartzea ere. Horrez gain, IKERLANek 2,5 M€ inbertitu zituen azpiegituretan eta ekipamenduan, eta Datuen Prozesamendurako Zentro berria da azpiegitura eta ekipamendu horietako nabarmenetako bat. Zentro horrekin, IKERLANek eta bere bezeroek abangoardiako azpiegitura bat edukiko dute zibersegurtasunaren, datuen analisiaren, ikaskuntza federatuaren eta adimen artifizialaren alorretan proiektuak garatzeko.

Gaur, Arrasateko Amaia Udal Antzokian egin den Ohiko Batzar Nagusian, Ion Etxebarriak, IKERLANeko zuzendari nagusiak, emaitza horien berri emateko hitz egin du, eta hau baieztatu du: “emaitza hauek berresten dute enpresekiko jardunaren diru sarreretan etengabe hazteko eta transferentziaren diru sarreren ratioa indartzeko gure Plan Estrategikoan definitutako estrategia, enpresei ahalik eta baliorik handiena emateko eta lehiakortasunean eta enplegu sorretan laguntzeko asmoarekin definitu dena”. Etxeberriak ospatu zuen, halaber, “IKERLANek dituen nabarmentasuna eta erreferentzialtasuna, bai talentua erakartzen eta garatzen, IKERLAN sortu zenetik bertatik harrobia sortzeko martxan dugun eta egungo testuinguruan balio ikaragarria ematen duen estrategia aitzindari bati esker eskuratutakoak, bai eta enpresak sortzen ere, azken urteetan egindako ahaleginen fruituak orain jasotzen ari baikara”.

Ekitaldian, halaber, IKERLANek 2024an 50 urteak egingo dituela aipatu zen, bai eta urteurrena ospatzeko ekintza eta jarduera sozial zein instituzionalen programa zabala duela ere, amaieran ekitaldi instituzional bat eginda. Ospakizunen amaierako ekitaldi hori Arrasaten egingo da, IKERLANek Arrasaten duen egoitza zentrala hartzen duen eraikinaren lehen harria jarri zeneko egunean.

Transferentzia industriako sektore estrategikoetan

Transferentziak emandako diru sarrerak IKERLANen fakturazio globalaren %54,2 izan dira, eta batez ere enpresaren lehiakortasunerako funtsezkoak diren eremuetan egin ziren transferentziak, esaterako hauetan: zibersegutasuna, adimen artifiziala, robotika eta industriako automatizazioa, sistema txertatuak, mekatronika edo energia elektrikoaren biltegiratzea eta bihurketa.

2023an, hauek izan ziren jarduera sektore nagusiak: garraioa eta mugikortasuna (%39), fabrikazio aurreratua (%22) eta energia (%17). Bezeroen zorro dibertsifikatua dute, 140 bezero baino gehiagorekin. Horien artean dugu, ORONA, CAF, ULMA, FAGOR o INGETEAM industria talde garrantzitsuak, inguru hurbilenean, eta GENERAL ELECTRIC, NESTLE, TELEFONICA edo ACCENTURE multinazional garrantzitsuak, nazioartean. Horrez gain, eta ETEen sektorerik gertukoenean berrikuntzari bultzada bat emateko, 2023an IKERLAN 80 enpresa baino gehiagorekin aritu da elkarlanean, 160 proiektu baino gehiagotan, bezero horiek dira-eta bere bezeroen zorroaren %50 baino gehiago osatzen dutenak eta zentroaren guztirako fakturazioaren %20 ematen dutenak.

Ezagutza zientifiko eta teknologikoa sortzen eta balioan jartzen aitzindariak

2023a aurrerapen garrantzitsu baten agertokia izan zen IKERLANentzat, zentro teknologikoaren berezko ikerketa jardueraren ondoriozko aktiboei balioa eman zieneko urtea izan baitzen. Euskal zentroak datozen urteetan indartu nahi duen ildoa da, gizarteari eta enpresei ematen dien balioa handitzeko formula den heinean, kalitatezko eta balio teknologiko handiko enpleguak sortzeko balio baitu, eta IKERLANen berezko ikerketarako beste finantzaketa iturri bat gehiago den heinean.

Ikerketari dagokionez, IKERLANek 13,5 M€-ko diru sarrerak lortu zituen ikerketa programa publikoetatik, eta sarrera horiei esker teknologia bereganatzeko eta garatzeko egiten dituen jarduerak indartzen jarraitu ahal izan du, gero enpresei transferitzeko. Hala, bada, IKERLANen guztirako diru sarreren %24,3 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programen bidez etorri ziren, %20,3 Europako hainbat erakundek sustatutako ekimenetatik, eta %1,2 Estatuaren Administrazio Orokorrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako proiektuetatik.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da industriari teknologia transferitzen eta balio lehiakorra ematen Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusitan (teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna) menderatzzen dituen teknologiak eta mekatronikako zein energiaren esparruko teknologiak konbinatuz. Gaur egun, 420 pertsonak osatutako lantalde bat du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. IKERLAN MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) bazkide den kooperatiba bat da, eta jasangarria, lehiakorra eta etengabeko eraldaketan dagoen enpresa ereduaren adierazgarria da. 2024an IKERLANek 50 urte beteko ditu, eta bere sorrerako helburuari leial eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea eta pertsona espezializatuak prestatzea.

Miniatura
IKERLAN-Batzar-Nagusia

Bere mugarri nabarmenen artean daude Bilbon ireki duen egoitza berria eta industriako zirbersegurtasunean, energia elektrikoaren biltegiratzean eta adimen artifizialean martxan jarri dituen hiru start-up berriak.

Miniatura
IKERLAN-Batzar-Nagusia
seo-url
eraginkortasun-operatiboa-produkzio-ahalmena-20-hobetzeko
Id Externo
NOTICIA-30