Gaur egun, IKERLAN zentro liderra da teknologia-transferentzian eta industriari lehiakortasun-balioa ematen, 400 pertsonatik gorako taldea du eta egoitzak ditu Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. Hala ere, duela 50 urte, ideia eta premia bat zen, eta pertsona eta erakunde askoren inplikazioa behar izan zuen oinez hasteko.

Une hartan MONDRAGONen adar teknologikoa sortzeko erabakigarria izan zen eragile horietako bat Laboral Kutxa izan zen. Horregatik, IKERLANek omenaldi txiki bat egin eta esker onak eman dizkio finantza-erakundeari gaur Arrasateko egoitza nagusian.

Aurrerantzean, Arrasateko egoitza nagusiaren fatxadan jarritako plaka batek gogoraraziko du laguntza hori, zentroaren sorreratik haratago, bere ibilbidean zehar zabaldu dena. Plakan Jose Mari Ormaetxearen esaldi bat irakur daiteke, garai hartako Laboral Kutxako zuzendaria, eta zentro teknologikoaren bultzatzaile nagusietako bat: “Utopia plan bat da, proiektu bat, agian irreala baina ez ezinezkoa. Denborak eta irmotasunak erakutsi digute utopia errealitate bihurtzen dela”.

Omenaldian parte hartu dute Laboral Kutxako Lehendakari eta Zuzendariak, Adolfo Plaza eta Xabier Egibar, IKERLANeko lehenengo lehendakariak, Javier Retegui, garai hartan Laboral Kutxako Enpresen Dibisioko kide zen eta IKERLANeko eraikinaren eraikuntzaren arduraduna izan zen J. M. Muruamendiarazek, eta IKERLANeko Zuzendari Nagusiak, Ion Etxeberria, egungo IKERLANeko Lehendakariarekin, Jose Miguel Lazkanotegi.

Omenaldian, Etxeberriak adierazi duenez, “gaur zentro teknologiko hau osatzen dugunon konpromisoa da daukagun onena ematea, duela 50 urteko utopia hori errealitate bizi eta indartsu gisa mantentzeko. Pertsona eta erakunde horien bultzadari eta konfiantzari erantzutea, harro sentiaraztea. Euskaraz esan ohi dugunez, izan zirelako gara”.

Omenaldia IKERLANen 50. urteurrenagatik urtean zehar ospatzen ari den ekitaldien agendan kokatzen da. Hitzaldiak, jardunaldi irekiak, ekitaldi instituzionalak, kanta bat bere bideokliparekin, ‘Mende erdiko lerroa’, edo datorren maiatzaren 25ean Arrasaten egingo den herri-festa.

Miniatura
Ikerlan_LaboralKutxa

Duela 50 urte sortu zenean izandako inplikazioa eta bultzada gogora ekarri eta omenaldia egiten dio zentro teknologikoak finantza-erakundeari.

Miniatura
Ikerlan_LaboralKutxa
seo-url
eraginkortasun-operatiboa-produkzio-ahalmena-20-hobetzeko
Id Externo
NOTICIA-30