COVID-19aren ondorioak arintzen laguntzeko euskal enpresak eta zentro teknologikoak BRTA-Basque Research and Technology Alliancek koordinatuta bultzatzen ari diren mugimenduarekin egin du bat IKERLANek.

Hala, zentroa RAPID izeneko proiektuan lanean ari da, Tecnaliarekin eta Vicomtechekin batera, analisirako  eta adimen artifizialerako tresnen eta metodoen garapenerako, lanera bueltatzean kutsadura arriskuak ebaluatzeko eta gaixotasuna berriro agertzea saihesteko.

Proiektu horren helburua da enpresei eta erakundeei laguntzea lan-jarduera presentzialak modu seguruan berrabiarazteko edo eteteko lanak kudeatu ahal ditzaten; hartara, konfinamenduaren deseskalatze-fasean, metodo hori pertsonen segurtasuna eta ongizatea bermatzen saiatuko da, jarduera ekonomikoa berraktibatzeko prozesuan gaixotasunaren agerraldi berriak saihesteko..  

Arnasgailuak eskala industrialean

Aldi berean, IKERLAN beste proiektu bat ere garatzen ari da, arnasgailuen ekoizpena Euskadin industrializatzea bideragarria ote den aztertzeko, kontuan izanda osagaien horniketa ziklo osoa eta gailuen fabrikazioa, muntaketa, egiaztapena eta homologazioa.

Ekimenaren helburua da Euskadiko enpresa-sareak zeregin horretarako larrialdi-irtenbideak garatzeko eskaintzen dituen aukerak baloratzea. IKERLANeko Mekanika Arloa ari da proiektu hori garatzen, osasun-sektoreko euskal industria-enpresekin elkarlanean.

Zentro teknologikoa garatzen ari da jarduera presentzialera bueltatzean kutsadura arriskuak ebaluatzeko eta langileen segurtasuna bermatzeko tresnak eta ereduak. Era berean, aztertzen ari da ea bideragarria den arnasgailuen ekoizpena Euskadin industrializatzea.