• Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako, Bilboko Udaleko, Arrasateko Udaleko, MONDRAGON Korporazioko eta IKERLANeko ekosistemako beste erakunde batzuetako ordezkariak izan dira.
  • Urrats bat, 50 urte izeneko ekitaldian berrikuntza eta teknologiak merkatuari egiten dion ekarpenari buruzko mahai-ingurua egin da, eta CAF, Fagor Automation, Laboral Kutxa, LKS Next eta Oronako zuzendariek parte hartu dute.

IKERLANek bere jarduera-programa zabaltzen jarraitzen du bere jaiotzaren 50. urteurrena ospatzeko, eta, oraingoan, zentro teknologikoak enpresa, bezero eta erakunde laguntzaileetako 200 ordezkari baino gehiago bildu ditu, mende erdi honetan kooperatibak izan dituen lehendakari eta zuzendari guztiak omentzeko ekitaldian. Era berean, hainbat agintari izan dira, hala nola Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, Koldo Peciña Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia eta Jon Gurrutxaga Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria ondoan zituela. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Jaione Ganzarain Teknologia, Berrikuntza eta Transformazio Digitaleko sailburuorde berria, Xabier Ochandiano, Harreman Instituzionaletako sailburuordea, Alberto Fernández Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria eta Leire Madariaga Transformazio Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria izan dira. Bilboko Udala ordezkatuz (IKERLANek ere badu egoitza bertan, 2023tik), Javier Garcinuño, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia izan da. Maider Morras Arrasateko alkateak eta Jaime Bengoa Arrasateko ekonomia eta enplegu zinegotziak ere bat egin dute ekitaldiarekin. Eta, MONDRAGON Korporazioaren aldetik gerturatu dira: Leire Muguerza, MONDRAGONeko Kongresuko lehendakaria, Juan Ángel García Fernández, Ekipamenduko Dibisioko lehendakariordea eta zuzendari nagusia, Zigor Ezpeleta, Zentro Korporatiboko Gestio Sozialeko zuzendaria, Juan Andrés Joaristi, Berrikuntzako zuzendaria, Javier Marcos, komunikazio zuzendaria, eta departamentuko kide den Iban Garate.

IKERLAN ekosistemako hainbat erakundetako ordezkariek ere ez dute ekitaldia galdu nahi izan, hala nola BRTA, MUBIL, MGEP-MU, SPRI, MONDRAGON Sustapen Zentroa, ACICAE, Energiaren Klusterra, SPRILUR, AZTI, CEIT, Ideko, Leartiker, Lortek, Tekniker, Eusex B+i.

Arrasateko Amaia Udal Antzokian egin da ekitaldia gaur, Urrats bat, 50 urte izenburupean, eta une hunkigarriz beteta egon da, eta IKERLANen bizitzako 50 urteak errepasatuz egin den eszenifikazioa ere ikusgarria izan da.

Eszenaratzea  hasi da IKERLANen 1974an lehen harria jarri izeneko harri sinboliko bat jarriz,  eta José María Ormaetxearen, garai hartako Euskadiko Kutxako zuzendaria eta IKERLAN proiektuaren bultzatzaileetako bat, esaldi adierazgarria irakurri ahal izan da pantailan: “utopia plan bat da, proiektu bat, agian irreala, baina ez ezinezkoa. Denborak eta konstantziak erakutsi digute utopia errealitate bihurtzen dela”.

Jarraian, dantza-pieza baten laguntzaz, bigarren harri bat jarri da, eta, ondoren, Xabier Retegi IKERLANeko lehen lehendakariaren eta Ane Blázquez IKERLANeko Adimen Artifizialeko lantaldeko egungo ikertzailearen arteko topaketa berezia egin da, zentro teknologikoaren iragana eta oraina errepasatuz.

Hirugarren harri sinboliko bat jartzeak hasiera eman dio azken hamarkadetan berrikuntzak eta teknologiak merkatuari egindako ekarpenari buruzko mahai-inguruari. Ion Etxeberria IKERLANeko zuzendari nagusiak moderatu zuen mahai-ingurua, eta honako hauek parte hartu zuten: Josu Ibarbia (CAF), José Pérez (Fagor Automation), Xabier Egibar (Laboral Kutxa), Elena Zárraga (LKS Next) eta  Alberto Maritxalar (ORONA).

Ekitaldiak aurrera egin du IKERLANen historiako zuzendari nagusi eta presidenteei egindako omenaldi hunkigarriarekin. Mondragon Kongresuko lehendakari Leire Muguerzaren eta IKERLANeko lehendakari Adolfo Plazaren hitzek eman diote amaiera omenaldiari. Adolfok itxi zuen ekitaldia, bertaratutakoei gonbita eginez IKERLAN proiektuan 50 urte hauetan parte hartu duten pertsona guztiek utzitako ondarea zaintzeko eta etorkizuneko proiektu jasangarri, lehiakor eta ilusionagarri bat eraikitzen jarraitzeko. Balio horiek bihurtu baitute IKERLAN Euskadiko egungo erreferentziako zentro teknologiko.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo handitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna, eta teknologia mekatronikoak eta energiaren esparrukoak. Gaur egun, 420 lagunek osatutako taldea du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den kooperatiba gisa, IKERLAN enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari dena da. 2024an, IKERLANek 50 urte betetzen ditu, eta bere sorrerako helburuari eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.koa) batera.

Ikerlan 50 urte ekitaldia

Arrasateko Amaia Udal Antzokian izan da hitzordua, eta mende erdiko ibilbidea posible egin duten pertsona eta erakundeen eskuzabaltasuna eta asmo onak goraipatu zituen.

Ikerlan 50 urte ekitaldia