• IKERLANEK 2021-2024 Plan estrategikoa berria onartu du, enpresei begirako transferentzia teknologikoan erreferentziazko zentro izaten jarraitzeko diseinatua.
  • Zentroaren xedea datozen lau urtetan berezko ikerketarako 40 milioi baino gehiago jasotzea da.

IKERLANEK bere urteko Batzarra egin du telematikoki. Bertan 2020ko ekitaldiko kontuak onartu ditu. Ekonomiari begira oso urte korapilatsua izan bada ere, teknologia zentroan oso ongi gainditu du, guztira 23,8 milioi euroko diru-sarrerekin. Horrez gain, datozen lau urteetarako ibilbide-orria aurkeztu du. Urte horietan 40 milioi euro jasotzeko asmoa dago, esparru estrategikoetan berezko ikerketa-proiektuetan inbertituko dituenak.

Urtea zinez zaila eta konplexu honetan, IKERLANEK aurreko ekitaldiko fakturazioa mantentzea lortu duela esan daiteke. Zuzendari nagusia den Marcelino Caballeroren ustez emaitza hori “IKERLAN osatzen duten pertsonen kolektibo osoaren konpromisoari zor zaio eta aurrean oso testuinguru zaila izan arren, enpresa eta instituzioek hein handi batean I+G arlorako beren apustua mantendu izanari”.

Emaitza horretan garrantzia berezia izan du berezko ikerketa jardueren ondorioz sartutako 12,3 milioi euroko zenbateko errekorra (fakturazio orokorraren % 54,4 eta % 22ko igoera suposatzen duena 2019. urtearekin alderatuz) puntako hainbat esparrutan, zibersegurtasunean, adimen artifizialean edo energia elektrikoaren biltegiratzean, besteak beste. Diru-sarrera horien % 26,8 Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programetatik iritsi ziren, % 20,4 Europako erakunde ezberdinek sustatutako ekimenei dagokie eta finantzazio horretako gainerako portzentajea, % 7,3, Estatuko Administrazio Orokorrak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mondragon Korporazioak finantzatutako proiektuetatik eskuratu da.

2020an enpresekin egindako kontratuen ondorioz eskuratutako fakturazioa 10,8 milioi eurotara iritsi zen, aurre urtean baino % 16 gutxiago, eta nagusiki ekipamendu-ondasun esparrutik eskuratu zen (% 47), ondoren kokatzen dira garraioa (% 18) eta energia (% 22), oso bezero garrantzitsuz osatutako zorro batekin, besteak beste, ORONA, CAF, FAGOR ARRASATE edo LAULAGUN. Enpresekin egindako jardun hori, IKERLANEN nortasun ikurra eta alderdi bereizleena, da 2020an gehien kaltetutakoa eta berezko ikerketaren ondorioz diru-sarreretan izandako igoerarekin hein handi batean konpentsatu bada ere, jardun hori berreskuratzea da epealdi estrategiko berriko helburu nagusietako bat.

Plan estrategikoaren ardatzak

Caballerok espezializazio teknologikoko esparruaren sendotasuna azpimarratu du, ez soilik fakturazioan izandako errekorragatik (urteko hazkuntzan metatutako batez besteko tasa % 7koa izanik, IK2020 planean ezarritako helburua gaindituz) eta lehiaketako deialdietan izandako arrakasta tasa handiagatik (IKERLANEK Europan aurkeztutako proposamenen % 23tarako finantzazioa jaso zuen, inguruko ratioekin alderatuz, oso portzentaje handia), baizik eta teknologia zentroaren datozen lau urteetarako bere ekintza-planaren oinarri diren ardatz nagusietako bat delako.

Enpresei begirako transferentzian erreferente eta lider izaten jarraitzeko, lau urte ditugu aurretik, eta gure espezializazio esparrutan abangoardia zientifiko zein teknologikoan dugun kokapena sendotu nahi dugu. Horretarako, berezko ikerketa jarduerak sendotu egin behar dira, eta 2021-2024 epealdian 40 milioi euro baino gehiago bideratu nahi ditugu horretara, IKERLANEN urteko fakturazioaren % 45 eta 50 bitarteko portzentajea islatuko lukeen kopurua” azaldu du Caballerok Batzarrean. Batzar horretako buruan Jose Miguel Lazkanotegi izan da, joan den ekitaldian hartu zuena Ikerlanen presidentetza, pandemian zeharo murgilduta.

Alderdi horretan, IKERLANEK merkatuari begirako teknologia anitzeko ikerketa bultzatu nahi du eta zentroak dagoeneko aitortza eta kokapen garrantzitsua duen espezializazio esparruei begira jarraitzearen aldeko apustu egiten du, hots, potentzia-elektronikari, energiaren biltegiratzeari, mekatronikari eta EIKT teknologiei (elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak) so.

Transferentzia teknologikoko ardatzari dagokionez, urteko diru-sarreren % 50-55 ordezkatzen duena, enpresei “herrialdeko erronka handietan” laguntzeari begiratuko dio zentroak, iraunkortasun energetikoan edo digitalizazioan adibidez. Horretarako, IKERLANEN arabera, ezinbestekoa da teknologia anitzeko ikuspegi baterantz aurrera egitea “gure ekonomia eta gizarte osoa errotik eraldatzen ari diren erronka horien konplexutasun osoa” jorratu ahal izateko. Gainera, IKERLANEK estrategia berri bat hedatuko du enpresetara bideratutako teknologien transferentzia sendotzeko, egungo bere bezeroen leialtasuna azaleratzen ari diren sektoreetarako dibertsifikazioarekin eta bezero berriak hautematearekin uztartuz.

Transferentzia eta ikerketa arloko bere helburuak betetzeko xedez, datozen lau urtetan IKERLANEK eragile, unibertsitate eta enpresa ezberdinekin lankidetza sendotzeko lan egingo du, bereziki, BRTA (Basque Research and Technology Alliance) erakundearekin eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoarekin (MGEP-MU).

Gainera, Pertsonei begirako ardatza funtsezkoa izaten jarraituko du zentrorako, gizartean erreferente izan nahi duena bere eredu kooperatiboa eta pertsonen kudeaketa, zein profesional onenak erakarri eta garatzeko poloa kontuan izanik. Esparru horretan zentroaren asmoa da profesionalen bere egitura sendotzea, guztira 350 eta 400 pertsona arteko dimentsio batekin, eta hori guztiori ikasleen prestakuntzarako harrobiaren aldeko bere apustu garrantzitsua mantenduz (gradu, master eta doktoretzako 100 ikaslez osatua).

Berme horiekin guztiekin, teknologia zentro iraunkor bat eraikitzen jarraitu nahi dugu, enpresek dituzten premia eta erronka teknologikoei egoki erantzuteko gai dena; lehiakorra etengabeko hobekuntzarako kultura baten ondorioz; eraldaketan dena uneoro, gero eta aldakorragoa den ingurune bati aurre hartzeko gai dena; eta enpresa, herri administrazio eta gizarteari begira erreferente izan dadin", azpimarratu du Jose Miguel Lazkanotegik IKERLANEKO presidenteak, planaren aurkezpenean.

IKERLANI buruz

IKERLAN BRTA eta MONDRAGON Korporazioko kide da. Zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, beste alderdi batzuen artean, bere ikerlarien espezializazioari esker. Osoko irtenbideak eskaintzen ditu hiru esparru handitan domeinu teknologi ezberdinak uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia-elektronika eta Fabrikazio Aurreratua. 2018an IKERLANEK AENORREN aldetik haren osoko kudeaketa sistemaren egiaztapena eskuratu zuen (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014). Horrek I+G+b arloan zentroaren bikaintasuna aitortzea suposatzen du. Gaur egun, 350 pertsonatik gorako lantaldea du.

Miniatura
2020an berezko ikerketa jardunen ondorioz diru-sarreretan 12,3 milioi euroko zenbateko errekorra erdietsi ziren eta enpresekin egindako I+G arloko proiektuen ondoriozkoetan 10,8 milioi euro.
Miniatura
seo-url
ikerlanek-2019ko-fakturazioa-berdintzea-lortu-du-2020an-guztira-238-milioiko-diru-sarrerekin
Id Externo
NOTA-221