• Enpresek ziurtatu ahal izango dute beren produktuek zibersegurtasun industrialeko baldintzak betetzen dituztela.
  • Zibersegurtasun industriala da IKERLANen lehentasunez lantzen duen arloetako bat, eta zentroak transferentzia proiektuetan fakturatzen duenaren % 25. 

IKERLAN zentro teknologikoak Espainiako estatuko lehen zibersegurtasun industrialeko laborategia izatea lortu du, ENAC Egiaztapenerako Erakunde Nazionalak akreditatua, UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera, UNE-EN IEC 62443-4-2 arau sortako produktuaren segurtasuneko betekizun funtzionalak egiaztatzeko saiakuntzak egiteko.  

Egiaztapen horrek baliozkotu egiten du IKERLANek saiakuntzak egiteko duen gaitasuna, produktuaren garapen-fasean kontrol eta automatizazio industrialeko sistemetan (IACS) erabiltzen diren osagaien IEC 62443-4-2 arauan zehaztutako segurtasun-baldintza funtzionalak betetzen direla egiaztatzeko.

Garrantzi handiko lorpena da ingurune industrialetan zibersegurtasuna babesteko, azpiegitura industrialei lotutako arriskua eta mehatxuak eta azpiegitura horietan zibersegurtasun arrakala batek ekarriko lituzkeen ondorio potentzialak kontuan hartuta. Ziurtagiri horrekin, IKERLANen zibersegurtasun industrialeko laborategia Europako erreferente eta Estatuan jarduera hori egiteko akreditatutako lehen erakundea da orain.

ENACek akreditatutako laborategia DIGILABen dago, 2022aren amaieran inauguratutako Estatuko teknologia digitalen laborategirik aurreratuenean. DIGILABek IKERLANeko ikertzaile taldearen eta bere bezeroen eskura jartzen du azpiegitura horretatik kanpo eskuragarri ez dagoen teknologia eta talentua zentro teknologikora erakartzeko tresna handia izaten ari da.  

Akreditazio hori izateak daukan garrantziari dagokionez, Marcelino Caballerok, zibersegurtasun laborategiko zuzendariak, honako hau azaldu du: “Europak produktu elektronikoek 2026an nahitaez bete beharko duten araudi bat onartu du, eta araudi horrek behartzen du produktuek gutxieneko zibersegurtasun maila ziurtatuta edukitzera. IKERLANen denbora daramagu hainbat enpresari diseinu sendoagoak egiten laguntzen, proben banku honen bidez. Orain, akreditazio honekin, gure bezeroek konfiantza sendoagoa lortzen dute beren produktuen zibersegurtasunari buruz ematen ditugun txostenen fidagarritasunari buruz, eta, horrez gain, beren bezero propioek eta hirugarrenek ere, esaterako, ziurtapen erakundeek ere, lortzen dute konfiantza hori.  

IKERLANeko zibersegurtasun industrialeko arloa da enpresei fakturatzen zaienaren %25, eta oso espezializatuta dauden 50 pertsonako taldea du. Azken hiru urteetan, IKERLANek arloaren bolumena bikoiztu du, enpresen beharren gorakada dela eta.  

Zibersegurtasuneko ekosistema IKERLANen

Testuinguru horretan, IKERLAN euskal zentro teknologikoak ORBIK Cybersecurity startup sortu zuen 2023an, industriei kanpoko zigilu bat eskaintzeko, zeinarekin beren produktuak ziberseguruak direla bermatu ahal izango duten, zibersegurtasuneko nazioarteko arau zorrotzenekin bat datozela ere egiaztatuta. Ekipamendu elektronikoak fabrikatu eta nahitaezkoa izan aurretik merkatuan produktu ziberseguru ziurtatuak eskaintzen dituen konpainia gisa posizionatu nahi duten industria europarrei zerbitzua ematera bideratutako enpresa bakarra da Espainian.  

IKERLAN zentro teknologikoa erreferentziazko eragilea da produktu elektroniko industrialaren zibersegurtasunaren esparruan, gure ingurune hurbilean eta Europan.  Euskadin, zentroa lankidetza estuan ari da Cyberzaintzarekin (Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia) eta ZIURekin (Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa), enpresa industrialei eta erakundeei laguntza eskaintzeko.  Nazioartean, berriz, IKERLAN Europako ECSO (European Cyber Security Organization) erakundeko kidea da, eta Alemaniako TÜV Rheinland egiaztagiri emailearekin ari da elkarlanean. ISA Securerekin ere lan egiten du. Amerikan elektronikako zibersegurtasun estandarrak zehazten dituen erakundea da ISA Securite.  

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da industriari teknologia transferitzen eta balio lehiakorra ematen Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusitan (teknologia digitalak eta adimen artifiziala, sistema elektroniko txertatuak eta zibersegurtasuna) menderatzzen dituen teknologiak eta mekatronikako zein energiaren esparruko teknologiak konbinatuz. Gaur egun, 420 pertsonak osatutako lantalde bat du, eta egoitzak Arrasaten, Donostialdean eta Bilbon. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) bazkide den kooperatiba gisa, IKERLAN da jasangarria, lehiakorra eta etengabeko eraldaketan dagoen enpresa ereduaren adierazgarria. 2024an IKERLANek 50 urte beteko ditu, eta bere sorrerako helburuari leial eutsi dio: inguruko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzeko teknologia garatzea.

Miniatura
Laboratorio-ciberseguridad-industrial-IKERLAN-ENAC

Gertaera garrantzitsu horrekin, IKERLANek arlo horretako Europako erreferente gisa duen posizioa sendotu du, eta are sendoagoa da orain, halaber, digitalizazioaren eta produktuen babes eta segurtasunaren aldeko partner izaera. 

Miniatura
Laboratorio-ciberseguridad-industrial-IKERLAN-ENAC
seo-url
eraginkortasun-operatiboa-produkzio-ahalmena-20-hobetzeko
Id Externo
NOTICIA-30