IKERLANek gaur jakinarazi du NVIDIA Partner Network-ekin (NPN) bat egin duela, eta, horri esker, NVIDIA® Jetson™ edge AI and robotics plataformara sartu ahal izango dela.

Lankidetza horri esker, IKERLAN, elektronika txertatuaren eta adimen artifizialaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan aitzindaria den zentroa, bere ekipoen ezagutza eta gaitasun teknologikoa zabaltzen ari da, industria-sareari adimen artifizialeko teknologiarik aurreratuenak eskaintzeko; hala, enpresen beharretara egokitutako irtenbide aitzindariak garatzen dituelarik. Euskal teknologia-zentroak HW/SW garapen txertatuko zerbitzuak eskaintzen ditu, segurtasun funtzionaleko baldintzak betetzen dituztenak, eta espezializatuta dago industriarako eskari kritikoak dituzten aplikazioetan eta denbora errealean fidagarriak diren soluzio txertatuetan.

NVIDIA Jetson abangoardiako adimen artifizialeko konputazio plataforma nagusia da, milioi bat garatzaile baino gehiagorekin. Aurrez entrenatutako AA ereduei, softwarea garatzeko kit-ei (SDK) eta Jetson gama osoko hodeiko teknologia natiboarekin duten bateragarritasunari esker, makina adimendunen fabrikatzaileek eta AAren garatzaileek softwarearen bidez definitutako kalitate handiko funtzioak sortu eta ezar ditzakete robotikara bideratutako gailu integratu eta periferikoetan, IAoT, hiri adimendunak, osasuna, aplikazio industrialak eta abar.

Mundu mailako erreferentzia den plataforma horrek hainbat tresna eskaintzen ditu informazio kopuru handiko konputazioak egiteko eta robotak, dronak, ibilgailu autonomoak eta adimen artifizialak bultzatutako funtzio kritikoak dituzten beste makina autonomo batzuk garatzeko eta ezartzeko. Hala, euskal zentroak bere inguruko industriari irtenbide aitzindariak ematen jarraitu ahal izango du, horien lehiakortasuna bultzatzeko.

NVIDIA Jetson plataformarako sarbide aurreratuak aukera emango dio IKERLANi industriarako prest dauden prototipoen garapenean aurrea hartzeko. NVIDIA Jetson-ek robotika, garraioa, monitorizazioa eta hainbat sistema autonomotako bezeroek eskatzen duten gaitasun konputazionala, errendimendua eta eraginkortasun energetikoa eskaintzen ditu.

 

 

Sensia Solutions, IKERLANen bezeroetako bat, dagoeneko baliatu da NVIDIA enpresarekin lankidetzan aritzeaz; izan ere, IKERLANi emandako datu aurreratuei esker, SENSIAk eskatutako Jetson plataforma ikertu eta esperimentatu ahal izango du. Madrilgo enpresa teknologikoa liderra da prozesamendu txertatuaren bidez irudi infragorriak modu adimendunean atzematen, merkatuaren lehen bertsio seguru ziurtatua garatzen ari da, suari eta gas-ihesei aurre egiteko detekzio goiztiarraren bidez. Horrek asmo handiko disrupzioa dakar segurtasunerako teknologiaren esparruan, eta irudi adimenduneko sentsoreetarako trantsizio teknologikoko prozesu bati ekiten dio, egungo sentsore puntualak baino askoz ere babes-maila handiagoa emanez.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu bi arlo nagusitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 lagunek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari den alde egiten du. IKERLANek egiaztagiri hauek ditu gaur egun: ISO 9001:2015 Kalitatearen Kudeaketa Sistema, UNE 16600:2014 I+G+B Kudeatzeko Sistema eta ISO 27001:2013 Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema. Horrek adierazten du zentroaren bikaintasuna aintzatesten dela I+G+b arloan.

Miniatura
IKERLAN Euskadiko lehen NPN Preferred Jetson Partner da. Lankidetzak aukera ematen dio euskal zentroari NVIDIA Jetson plataformarako sarbide aurreratua izateko. NVIDIA Jetson munduko liderra da errendimendu handiko adimen artifizialeko pipelinak exekutatzen, robotak, dronak eta makina autonomoak bezalako sistema mugikorretan.
Miniatura
seo-url
ikerlan-nvidiarekin-elkartu-da-sistema-txertatuetan-eta-adimen-artifizialean-duen-lidergoa-indartzeko
Id Externo
NOTA-235