Inork ez du zalantzan jartzen: autogintza industriaren etorkizuna elektrikoa da. Nazioarteko eta euskal erakundeek mugikortasun elektrikoa bultzatzen dihardute, hiri iraunkorragoak eta eraginkorragoak eraikitzeko apustu gisa. Horrekin batera, autogintzaren industria bultzatu nahi dute, sektore hori estrategikotzat hartzen baita hazkunde ekonomikorako.
Testuinguru horretan, Europako Batzordeak baditu errepidezko garraioa ikertu eta berritzeko programak, Green Vehicle, esate baterako. Garraioan efizientzia energetikoa hobetzera eta ohikoak ez diren energien erabiltzera bideratutako ikerketa proiektuak babesten ditu programak, trakzio sistema aurreratuak, ibilgailuen arkitektura berriak edo karga sistemekiko interakzioa bultzatuta, esaterako.
IKERLANek ikerketa eskarmentu handia du teknologia horietan eta, gainera, aurrerantzean ere, teknologia horiek ikertzen jarraitzeko asmoa du. Horregatik, programako 4 proiektutan parte hartzen du, nazioarteko nahiz euskal eremuko mugikortasun elektrikoaren sektoreko eragile eta enpresa gakoekin.
Bateria sistema berriak ibilgailu elektrikoetarako
Bateriak funtsezko elementua dira ibilgailu elektrikoetarako, ibilgailu horien prestazioak eta kostua nabarmen baldintzatzen dituzte eta. IKERLAN bi proiektutan ari da lanean, funtsezko garrantzia duten elementu horien gaitasuna eta elementu horiek ibilgailuetan txertatzeko lanak hobetzeko helburuarekin.
GHOST proiektua da lehenengoa, eta egun dauden irtenbideen dentsitate energetikoa % 20 hobetuko duen bateria sistema bat diseinatzera bideratuta dago.
Beste proiektua, SELFIE izenekoa da, berriki hasitakoa, eta hori ere bateriak hobetzearekin lotutakoa. Bere helburua da bateriak tenperatura tarte egokian mantentzen dituzten hozte sistemak hobetzea, pisutsuak izan eta ibilgailuan bolumen handia okupatzeaz gain baterian gordetako energiaren zati bat kontsumitzen dute eta.
Ibilgailu astunetarako eta hiriko autobusetarako irtenbideak
Erakundeen lehentasunetako bat ere bada ibilgailu astun elektrikoak hiri ingurunean sartzea, eta arreta berezia jartzen dute hiriko autobusetarako irtenbideetan, hirietan mugikortasun iraunkorra bermatze aldera. Ibilgailuak beraiek ez ezik, kargarako azpiegituraren alderdiak ere landu behar dira, aurrera egiteko, fabrikatzaile desberdinen ibilgailuekiko interoperabilitatea bermatuta egon dadin.
Esparru horretan, IKERLANek ASSURED proiektuan parte hartzen du, VECTIArekin batera. Xedea da baterien funtzionamendu egokiari eregiten dioten faktore garrantzitsuenak aztertu eta ebaluatzea. Horien artean daude bateriek beren bizitza baliagarrian pairatzen duten higadura edo bost minutu baino gutxiagoan karga superazkarra egiteko potentzia handiz lanean ari direnean duten portaera<0}
Kontrolerako arkitektura berriak etorkizuneko ibilgailu elektrikoetarako
Funtsezko elementuez gain, hau da, bateriez, potentzia bihurgailuez eta motor elektrikoez gain, ibilgailu elektrikoek kontrol unitate elektroniko ugari dituzte, beren sistemen funtzionamendu egokia eta ibilgailu osoaren segurtasuna bermatzeko.
ACHILES proiektuak, berriki onartu denak, kontrolerako arkitektura optimizatu bat garatuko du, gero ibilgailu elektrikoen hirugarren belaunaldian txertatzeko, trakzio elektrikoko ibilgailuei lotutako funtzioak zentralizatuta. IKERLANek, berriz, diseinu elektrikoan eta segurtasun funtzionalaren alderdietan duen esperientzia frogatua jarriko du, arkitektura elektronikoaren Safety Concept delakoa koordinatuta, ibilgailuaren eredu dinamikoen bitartez garapenen balidazioan lan egiteaz gain.