TÜV Rheinlandek egiaztatu duenez, IK4-IKERLANek segurtasun funtzionalerako sistema elektronikoak garatzeko duen metodoa bat dator IEC 61508 estandarrarekin. Bost urte dira zentroak egiaztagiri hau lortu zuela eta orain egiaztagiria berritu du hobekuntzetara eta arau aldaketetara egokitzeko. Horrela, orain IK4-IKERLAN da munduan esperientziarik handieneko egiaztapen organismoetako batek aitortutako egiaztagiri hau duen lehen erakundeetako bat Europan eta lehena Espainian.

Egiaztagiri honek berresten du IK4-IKERLANek SIL 3 mailako segurtasun funtzionalerako sistema elektronikoak inplementatzeko erabiltzen duen metodologia, hau da, pertsonen bizitza edo azpiegituren eta ekipamendu garestien egoera ona ziurtatzeko ondo funtzionatu behar duten aplikazioetan erabiltzen direnak inplementatzekoa.

Mota horretako sistema elektronikoak dira, esaterako, gure autoetako airbagaren irekiera edo ABS frenatze sistemaren funtzionamendu egokia kontrolatzen dutenak. Gailu hauek prozedura eta neurri espezifiko batzuk bete behar dituzte pertsonen osotasuna segurtatzeko.

IK4-IKERLANek mota horretako sistemak garatzen ditu sektore batzuetan, hala nola tren industrian, makina-erreminten industrian edo jasokuntzan erabiltzen diren aplikazioetarako. Egiaztagiri honekin, TÜV Rheinlandek ziurtatzen du metodologia honen arabera egindako sistema elektronikoak IEC 61508 estandarrarekin bat datozen prozedurekin egin direla eta prozedura horietarako antolaketa egiturak, kalitate sistemak eta pertsonen prestakuntzak ere estandar horrek eskatzen duena betetzen dutela.

“TÜV Rheinlanden egiaztagiria berritzeak berresten du gure metodologia, hau da, estandarra eta bere aplikazioa ikertzen ordu asko eman ondoren garatu dugun metodologia, egokia dela”, baloratu du IK4-IKERLANeko ikertzaile Amaia Urkidik. “Eskarmentu handia dugu, eremu honetan urteak eman ondoren, eta gure bezeroek badakite gure metodologia erabiltzeak beraien sistemak garatzen eta egiaztatzen laguntzen diela”, gehitu du.

Kasu arrakastatsuak

Zentroak metodologia hauek aplikatzen ari da hainbat enpresarekin garatzen ari den I+G+b-ko proiektuetan. Adibidez, segurtasuneko aplikazio bat garatzen ari da gailu programagarrien banatzaile baten zirkuitu txertatu berritzaileenetako batean oinarrituta. Makina-erreminten sektorerako ere ari da lanean, kontrolatzaile bat era seguruan babesteko sistema elektroniko bat inplementatzen; eta, azkenik, energiaren eremuan ere ari da, aerosorgailu baten palen biraketa angeluaren kontrola inplementatzen.

Zentroa, Europan egiaztagiri hau duen lehen erakundeetako bat eta Espainako lehena da