• Fidagarritasun handiko aplikazioak garatzeko dituen gaitasunak erakutsi zituen
  • Garraio, energia eta ekipo ondasunen sektoreetako bezeroekin merkatura arrakastaz eramandako garapen berritzaileak erakutsi zituen

IK4-IKERLANek sistema txertatuen arloan erreferente moduan nazioartean duen kokapena indartu du Embedded World 2015 azokan, teknologia horiei zuzendutako topaketarik handienean.

IK4-IKERLANek sistema txertatuen arloko erakunderik garrantzitsuenen presentzia aprobetxatu du bere esperientzia eta know how-a ezagutarazteko, baita mundu mailan produktu berritzaileak garatzeko duen gaitasun handia ere. Hainbat bezerorekin egiten ari den garapenen adibideak erakutsi zituen, horien artean garraioa, energia edo ekipo ondasun industrialak egonik.

Zehazki, Zentro Teknologikoak aplikazio kritikoetarako, hau da, huts eginez gero pertsonen segurtasunaren ikuspegitik ondorio larriak edo kalte ekonomikoak eragingo lituzketen aplikazioetarako fidagarritasun handiko sistema elektronikoen gainean dituen gaitasunak erakutsi zituen.

Zentroaren ordezkarien balantzea positiboa da argi eta garbi: “Embedded World 2015 sistema txertatuetan ditugun ahalmenak erakusteko erakusleihorik hoberena izan da”, adierazi du IK4-IKERLANeko ikertzaile Carlos Cantok.

“Erreferentziazko ekitaldia da, objektiboki gure ahalmenetan interesatuta dagoen publiko bati ahalmen horiek erakusteko balio izan du eta”, gehitu du.

"Arlo honetan gehien nabarmentzen diren gure bezeroetako asko Nurembergera hurbildu dira, eta horrek erakusten du oraindik ere estrategikoki sistema txertatuetan interes handia dutela”, baloratu du era berean Zentroko ikertzailea den David Gonzalezek. “Gure eskaintza eta Europako esparruan puntakoak diren zentro teknologikoena kontrastatu dugu, eta lehiakorra dela ikusi dugu”, amaitu du.

Antolamenduak argitaratu dituen datuen arabera, Embedded World 2015 edizio hau historiako arrakastatsuena izan da, errekora gainditu duten zenbakiak lortu baitira: Bertan 70 herrialdetatik etorritako 902 erakusketarik eta 25.500 bisitarik parte hartu dute.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, mekatronika eta fabrikazio aurreratua.

Teknologia hauetara zuzendutako topaketarik handiena den Embedded World 2015en azokan parte hartu du