IK4-IKERLANek Autosar Working Group Conference automobilen elektronikaren eremuan munduko fororik garrantzitsuenetakoan hartu du parte duela gutxi Berlinen. Ekitaldian, IK4-IKERLANeko Sistema Txertatuen Ikerketa Lerroko koordinatzaile Jon Perezek zentroak gidaritzapean garatu den Multipartes proiektu europarrean izandako helburuak eta lortutako emaitzak azaldu zituen.

Europako Batasunaren VII. Esparru Programak finantzatuta, Proiektu horren baitan kritikotasun maila desberdinak dituzten kontrol sistema txertatu bat baino gehiago plataforma multicore bakarrean (prozesatze gune bat baino gehiago dituena) integratzeko behar den teknologia garatzen ari da. Automobilen sektorean izango duen eraginaz gain, teknologia horrek era askotako eremuetan du erabilpena, esaterako bideo gailuetan, sektore aeroespazialean eta energia eolikoaren sektorean.

Kontrol sistema txertatuak egunero erabili ohi diren objektu ugari dituzten prozesadore informatikoak dira. Lehenago batez ere prozesadore bakarreko txipak erabiltzen ziren, baina orain, proiektu honetan garatutako teknologiari esker, posible izango da zeregin desberdinak dituzten prozesadoreak plataforma bakarrean elkartzea. Horrekin pisu eta bolumen gutxiago izango dute, eta beraien hardwarearen kostua eta energia kontsumoa txikiagoa izango da.
Konferentzia azaroaren 4an egin zen, eta bertan jatorrizko ekipamenduen fabrikatzaileen ordezkari (OEM) eta munduko automobilgintza enpresa garrantzitsuenetakoen hornitzaile ugari egon ziren.

IK4-IKERLANek duela gutxi Berlinen egin den Autosar Working Group Conference konferentzian parte hartu du