Ekainaren 6tik 8ra bitartean Maintenance Bilbao azoka egin zen Bilbao Exhibition Centren (BEC) eta IK4-IKERLANek mantentze lanen eta 4.0 Service-ren eremuan enpresentzat garatu dituen aurrerapen teknologikoak jarri zituen ikusgai bertan. 4.0 Service-a kontzeptu berritzailea da eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien aplikazioan (IKT) oinarritutako zerbitzuen garapena definitzen du.
Arrasate-Mondragoneko zentroak bere gunea eduki zuen bertan, izan ere, azoka horretako gai batzuk izan ziren industriako mantentze lanei lotutako azken joera eta garapenak, aktiboen eta instalazioen kudeaketa eta ekoizpena fidagarritasuna mantentze lan aurreratuko baldintzetan.
Gainera, Patxi Zubizarretak, zeina K4-IKERLANen Eragiketen eta Mantentze Lanen Teknologietako arloaz arduratzen baita, hitzaldien programan parte hartu zuen, hizlari, salmenta osteko mantentze lanen zerbitzu egokia eskaintzeak duen garrantziaz azpimarratuta.
“Azoka honetan 4.0 Service-n dugun metodologiaren kasu arrakastatsuak erakutsi ditugu, zeintzuei esker gure bezeroek makina bat onura eduki duten”, azaldu du Zubizarretak. Era berean, adierazi du “azoka honek aukera ematen digu eremu nazionaleko enpresa eta agenteekin sinergiak sortzeko eta haien makinei balio erantsia emango dieten salmenta osteko zerbitzu berrien gainean ditugun ezagutzak helarazteko”.
Mantentze lanak funtsezko zerbait dira 4.0 Industriaren barruan eta, horregatik, IK4-IKERLANek mantentze lan aurreratuen zerbitzurako soluzio berriak garatzen ditu baliabidek optimizatzeko, produktuen fidagarritasuna hobetzeko eta negozioaren errentagarritasuna areagotzeko.