• “Enpresei industria konbentzionaletik 4.0 industriara igarotzen lagundu diezaiekegu”, adierazi du zentroko Fabrikazio Aurreratuko Unitateko zuzendari Xabier Sagartzazuk

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak enpresen eraldaketa digitala bultzatzeko dituen ahalmenak erakutsiko ditu Basque Industry 4.0 ekitaldian, hau da, laugarren iraultza industriala deiturikoari buruzko ezagutzak partekatzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen ekitaldian. Jardunaldia azaroaren 16an egingo da, Donostia-San Sebastiángo Kursaal Jauregian.

Zentroak IK4 aliantza teknologikoko beste kide batzuekin partekatuko du bere estanda, eta elektronikako, informazioko eta komunikazioko teknologietan egin dituen aurrerapenak erakutsiko ditu bertan, 4.0 industriari aplikatuta. Izan ere, aurrerapen horiei esker balio teknologiko handiko proiektuei heldu ahal die eta industriari soluzio integralak eskaini, hala nola monitorizazio sistemak (gauzen internetaren kontzeptuan edo IOTn oinarrituta) edo datuak masiboki tratatu eta industriako zerbitzuak hobetzeko erabiltzea.

Zehazki, IK4-IKERLANek alor hauetan egin dituen garapenak erautsiko ditu: sentsorikan, industriako komunikazio sendoetan (hari gabeko komunikazioak eta machine to machine edo M2M delakoak) eta datuak masiboki analizatzeko tresnetan. Garapen horiek erabiltzen dituzten enpresek bere zerbitzuak hobetu ditzakete haiei esker, bai eta beraien funtzionamendua eraginkorrago bihurtu edo beraien prozesuen kudeaketa prebentiboa egin ere.

“Basque Industry 4.0n, inguruan ditugun industrietako eragile garrantzitsuak bilduko dira, eta euskal enpresetan aplikatu daitezkeen kasu arrakastatsuak erakutsi nahi dizkiegu, ohiko ekoizpenetik 4.0 industriara igarotzen lagunduta", azaldu du IK4-IKERLANeko Fabrikazio Aurreratuko Unitateko zuzendari Xabier Sagartzazuk.

IK4-IKERLANen ahalmenak

Zentro teknologikoak esperientzia zabala du elektronikaren eremuan, eta azken urteetan esperientzia hori bere bezeroen esku jarri du, laugarren iraultza industrialak enpresei ematen dizkien aukera berriei probetxua ateratzeko.

Teknologia digital berrien agerpenarekin aukera dago makinen funtzionamenduari buruzko informazioa lortzeko eta informazio horrekin negozio eredu berriak abian jartzeko eta produktu eraginkorragoak eta prestazio berriak dituzten produktuak garatzeko, bai eta erabakiak beraien kabuz hartzeko gai diren makinak eraikitzeko ere.

IK4-IKERLANen eskaintzaren barruan sartzen da makinen funtzionamenduari buruzko datuak eskuratu, tratatu, era fidagarrian jakinarazi eta analizatzeko eta ondoren ekintza egokiak sortarazteko beharrezkoa den elektronika guztia. Eskaintza horren osagarria da zentroak mekatronikari, energiari eta potentzia elektronikari lotutako teknologien gainean duen esperientzia, monitorizatu beharreko alderdi gakoak doitasun handiagoz zehazten uzten baitute.

Basque Industry 4.0ri buruz

Basque Industry 4.0 ekitaldia SPRI Enpresa garapenerako euskal agentziak antolatzen du, bere jomuga izanik laugarren iraultza industriala eta TEIC tresnak aztertzea, industriako prozesuak optimizatzen lagunduko dutelakoan. Hirugarren edizio honetan, erakusketarako gune bat egongo da eta hitzaldi eta tailerren programa bat, industria bizitzen ari den digitalizazio prozesuaren gakoak partekatzeko.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 290 pertsona inguruk osatzen dute.

Miniatura
Sentsorikaren, industriako komunikazio sendoen eta datuak masiboki analizatzeko tresnen alorrean egin dituen garapenak erakutsiko ditu
Miniatura
seo-url
ikerlanek-industriaren-digitalizazioa-bultzatzeko-gakoak-erakutsiko-ditu-basque-industry-40n
Id Externo
NOTA-142