Aurten, maiatzaren 28tik ekainaren 1era, Makina-erremintaren Espainiako Bienala egingo da (BIEMH) Bilbao Exhibition Centren, eta IK4-IKERLAN Arrasate-Mondragón-eko zentro teknologikoak presentzia nabarmena izango du berriro bertan.
Ikerketa erakundea 85 metroko stand batean egongo da, azoka guneko 1 pabiloian –C334 standa–, eta bertan IKERLAN KONNEKT jarriko du ikusgai, 4.0 industriarentzat berak duen balio proposamena, enpresa bakoitzaren premietara egokitzen den digitalizazio soluzioek osatua.
IK4-IKERLANen standean bisitariak gertu edukiko ditu erakundeak industriako produktu eta zerbitzuen digitalizazioan dituen ahalmenak, ikuspegi praktikotik zein teorikotik, bere sektoreetan liderrak diren enpresetan, esaterako Fagor Arrasaten, Oronan eta Ikusin, jada inplementatu dituen kasu arrakastatsuak abiapuntu hartuta.
IK4-IKERLANen 40 urte baino gehiagoko bidea eginda daukagu, enpresei beren produktuak eta zerbitzuak garatzen laguntzen eta EIKT teknologietan (Elektronika, Informazioa eta Komunikazioa) espezialista diren 150 laguneko talde indartsuarekin lanean. Horrek ahalbidetzen digu IoTaren kate teknologiko osoari era bakarrean heltzea, sentsoretik lainora arte, bai eta enpresa bakoitzaren premietarako egokiak diren digitalizazio soluzioak eskaintzea ere. IKERLAN KONNEKT deitzen diogu horri”, azaldu du Ion Etxeberriak, zentro teknologikoaren Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologien Unitateko zuzendariak.
Industriako produktu eta zerbitzuen digitalizazioaren gainean dituen ahalmenak erakusteaz gain, IK4-IKERLANek aurkezpen pertsonalizatuak egingo ditu IKERLAN KONNEKTen inguruan. Topaketa horiek maiatzaren 29, 30 eta 31n egingo dira, 12:00etan eta esteka honen bitartez eman daiteke izena dohainik.
IKERLAN KONNEKT, 4.0 Industriarako soluzioak
Nazioartean digitaliazioaren eremuko erreferentziako agentetzat hartuta (2018an, esaterako Mobile World Congressen eta Hannover Messen aurkeztu ditu bere garapenak), IK4-IKERLAN Bienalean egongo da bere soluzio teknologikoen eskaintzarekin, plataforma teknologiko baten inguruan egituratuta, zeinarekin garapen propioko elementuak eta hirugarrenen aplikazioak integratu eta interkonektatu ahal diren. Helburua da enpresei eskakizunetara erabat egokitzea, teknologiak haien premietara egokituta, eta “ez alderantziz”, esan du Etxeberriak.
IKERLAN KONNEKT da zentroak digitalizazio proiektu osoei heltzeko ahalmena ematen dioten ezagutza eta esperientzien multzoa, eta teknologia gakoetan, hala nola sentsorizazioan, IoT-n, Cloud computingen, BigDatan eta Data analytics-en, soluzio industrialen abangoardian egotea ahalbidetzen diotenak, beti goreneko segurtasun baldintzekin (zibersegurtasuna eta safety).
IKERLAN KONNEKTen soluzioak arrakastaz inplementatu dira jada hainbat sektoretako dozena bat industria aplikaziotan, denak eskakizun maila handikoak izanik, esaterako, ekipo ondasunak, garraioa edo energia.
IK4-IKERLANi buruz
IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.