• Ikerketa zentroak, bere gaitasunak aurkeztuko ditu Sistema Txertatu Fidagarrietan, Sentsore Adimendunetan eta Monitorizazioan

Ekainaren 14an, Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da Global Innovation Day 2016. Berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak trukatzeko, ezagutza espezializatua eta konexioak egiteko aukerak eskaintzen dituen gune ireki eta dinamikoan.

IKERLAN seigarren ‘txoko’ edo erakusketa-gunean egongo da eta produktuei adimena gehitzearekin lotutako garapen desberdinak erakutsiko dira. Hain zuzen ere, Sistema Txertatu Fidagarriei, Smart Sensors eta Monitorizazioari buruzko erakusgailuak ikusi eta hauekin elkarreragiteko aukera egongo da eta baita, enpresekin garatutako eta hauen lehiakortasuna hobetzeko balio izan duten aplikazio errealak gertutik ezagutzeko ere.

Ekainaren 14an burutuko da, Bilboko Euskalduna Jauregian