• Diru sarrera guztien erdia baino gehiago, % 55,4, enpresekiko lankidetza proiektuetatik etorritakoak dira; horrek esan nahi du % 4,1eko igoera eduki dutela aurreko ekitaldikoekin alderatuta.  
• Zentro teknologikoak gaur aurkeztu ditu datu horiek, Arrasate-Mondragón-en egin duen Batzar Nagusian.

 

 Pasa den urtean IK4-IKERLANek 12 milioi euroko fakturazio lortu zuen enpresa pribatuetako proiektuetan, 2016arekin alderatuta % 4,1 eko igoera lortuz. Hala, orotara 21,6 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, eta datu horiek gaur jakinarazi dituzte zentroaren Batzar Nagusian. Kopuru horrek esan nahi du diru-sarrera totalak  % 4,5 gora egin duela aurreko ekitalditik, eta azken hiru ekitaldietako datuak hartuta % 21 hazi direla guztira. Horrek ahalbidetu du 300 pertsonako lan-taldea sendotzea.


Lortutako diru sarrera guztietatik, % 55,4 enpresek zuzenean kontratatutako I+G+b zerbitzuetatik etorritakoak dira, eta % 40,1, berriz, Administrazio Publiko batzuek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Estatuko Administrazio Orokorra eta Europa) egindako deialdietatik. Atal honetan, Eusko Jaurlaritzaren EMAITEK+ programak 4,1 milioi euroko diru sarrerak eman zituen, eta ikerketa proiektu lehiakorrak finantzatzeko deialdi publikoak beste 4,6 milioi euroren iturria izan ziren.


IK4-IKERLANeko zuzendari nagusi Marcelino Caballerok oso ondo baloratu du ekitaldiko balantzea, eta adierazi du sektore pribatuarekin egindako elkarlanek emandako emaitzekin "bereziki pozik" dagoela, aurreikusitako 12 milioi euroko fakturaziora iritsi baita. 


 “Beste urte bat gehiago ikusteko aukera eduki dugu nola gure misioak eta esentziak, hau da, enpresei ezagutza teknologia transferitzeak, sektore pribatuari balio lehiakor handia ematen dion, eta ondorioz fakturazioa handitzea eta lanpostu berriak sortzea lortzen duten”, adierazi du Arrasate-Mondragón-en dagoen Garaia Parke Teknologikoan egin den ekitaldian zehar.


Funtsezko aliatu teknologikoa


Ezagutzaren transferentziako proiektuengatik fakturatutakoa "euskal enpresek I+G+b-aren alde egiten duten apustuaren erakusgarrietako bat da, izan ere, I+G+b-a beraien lehiakortasuna areagotzeko bidetzat jotzen  dute. Fakturazio horrek, halaber, garbi adierazten du enpresek IK4-IKERLANen konfiantza jartzen dutela beren ahalmenak bultzatzeko aliatu teknologiko gisa”, esan du Caballerok. 


Zentzu horretan, zentro teknologikoak harreman sendoa du Euskadiko ekonomiaren eragile diren konpainiekin, esaterako ORONArekin eta CAF Taldearekin. Gainera, enpresa horien ordezkariek ere oso ondo baloratzen dute zentroarekin duten harremana. “IK4-IKERLANera jo genuen balio teknologiko handiko proiektuak garatzeko, gurea moduko sektore zorrotzenean, tren sektorean, azken berrikuntzak aplikatzeko orduan oso fidagarriak zirelako”, azaldu du Iosu Ibarbiak, CAF Power & Automationeko zuzendari nagusiak. Oronako zuzendari nagusi Xabier Mutuberriaren esanetan, jasokuntzaren sektoreko enpresa honek zentro teknologikoarekin elkarlanean egindako bide luzea da, berez,  I+G+b alorra berritzeko eredu arrakastatsu bat, eta berari esker balio erantsia sortzeko gune oso lehiakorrak eratu ahal izan diren  ikerketa zentro, unibertsitate eta enpresen artean. Funtsean, “bere garapenek lehiarako ematen duten balio handiak egiten du hori, sektoreko karrera teknologikoan jarraitzeko ahalmena bermatzen baitu, erabiltzaile guztiei produktu eta zerbitzu berriak entregatuz eta gure ingurunean enplegua sortuz”. 


Ikerketaren emaitzak


Pasa den ekitaldian ere emaitzak positiboak izan ziren, zentroaren ikerketa jardueran. Eusko Jaurlaritzaren EMAITEK+ deialdiaren ebaluazioan, IK4-IKERLANek emaitza bikainak lortu zituen programaren adierazleetan, non hainbat baremo neurtzen diren, hala nola I+G+b jarduera, ikertzaileen transferentzia, lortutako finantzaketa internazionala, eskatutako patenteak edo nazioarteko proiektuetako partaidetza. Emaitza horien arabera, posizio ezin hobean kokatzen da Eusko Jaurlaritzaren 109/2015 Dekretuan finkatutako baldintzak betetzeko.

 

ELKARTEK deialdian, berriz, zentroak ENERGIA-Potentzia Elektronikan eta EIKTak-Zibersegurtasunean duen lider posizioa sendotu zuen, eta aldi berean gainerako ikerketa lerroetako presentziari eutsi zion. Bukatzeko, Europar eremuan, non lehiakortasuna handia baita, aldeko emaitzak erregistratu ziren, H2020 Programaren barruko 7 proiektu berrietarako finantzaketa lortu baitzen. Horri esker, Zentroaren espezializazio teknologikoa bultzatzen jarraitu ahal izango da. 

 

Pasa den ekitaldian lortutako mugarrien artean nabarmentzekoa da IK4-IKERLAN eratu berri den Basque CiberSecurity Centerren (BCSC) sartu dela, Zibersegurtasunaren alorrean Euskadin erreferentziakoa den zentroko kide bihurtuta. 


IKERLAN KONNEKT, etorkizuneko apustu gisa

2017a IK2020 Plan Estrategikoaren bigarren urtea ere izan zen IK4-IKERLANentzat. Planaren xede nagusia da IK4-IKERLAN etorkizunera eramatea, zentroan teknologia gakoetako espezializazioa eta posizionamendua bultzatuta, enpresen erronka teknologikoei erantzuna eman ahal izateko. 


Zentzu horretan, eta IK4-IKERLAN digitalizazio industrialaren abangoardian kokatzen duten konpetentziak gehiago bistaratzeko, zentroak IKERLAN KONNEKT aurkeztu du, 4.0 industriarako produktu eta zerbitzuen digitalizaziorako duen soluzio sorta, alegia. 


Eskaintzen den plataforma digital horren bitartez, zentro teknologikoaren asmoa da industria enpresen produktu eta zerbitzuak digitalizatzeko proiektuak oso-osorik, hau da, kontzeptualizaziotik prototipora arte garatu ahal izateko dituen ezagutza guztiak aurkeztea egungo bezeroen eta etorkizunean bezero izan daitezkeenen aurrean. Bultzatu nahi du, baita ere, teknologia gakoetan, hala nola sentsorizazioan, elektronika txertatuan eta safety sistemetan, konektibitatean, I0T-n, Cloud computingen, BigDatan, Data analitic-en eta zibersegurtasuneko alderdietan erreferentziako agente gisa duen posizionamendua.

Miniatura
Zentroak 21,6 milioiko diru sarrerak erregistratu zituen guztira, 2016an baino % 4,5 gehiago.
Miniatura
seo-url
ik4ikerlanek-enpresa-pribatuekiko-proiektuetan-izan-duen-hazkundea-finkatu-du-12-milioi-euro-fakturatuta
Id Externo
NOTA-184