IK4-IKERLANek bere roadmapping metodologia erabili du tren sektorean liderra den CAF enpresan, datozen urteetan teknologiaren eremu batean egingo duen I+G jardueraren gida izango den ibilbide orri bat lantzeko. Dokumentu honek konpainiak arlo honetan 2022ra arte eskaini nahi dituen teknologiak eta zerbitzuak ezartzen ditu eta urte horretara arte asmo horiek lortzeko egin beharko dituen urratsak zehazten ditu.

Lan hori egiteko, IK4-IKERLAnek bere roadmapping teknologia propioa jarri du konpainiaren eskura. Hainbat lan saiotan, CAFeko negozio, merkatu, produktu eta teknologia arloetako arduradunen ekarpenak bildu ditu zentroak, eta ekarpenak egituratu ondoren behin betiko dokumentua osatu du. Une honetan aplikatzen ari dira jada dokumentu hori.

IK4-IKERLANek gidatutako metodologiaren ezarpenak enpresari lagundu dio merkatuan izango diren teknologiarik berritzaileenak identifikatzen, bai eta testuinguru horretan eskaintza lehiakorra egin ahal izateko I+G+b alorrean egin beharreko lanen urratsak ezartzen ere.

“10 urte baino gehiagotan hainbat sektoretarako egindako aplikazioek bermatzen dute gure metodologia”, azaldu dute Ainhoa Zubizarreta eta Juan Mari Goenaga IK4-IKERLANeko ikerlariek. “Guretzat oso pozgarria da hain garrantzitsua den CAF moduko bezero bati I+G+b alorraren plangintza egituratzen laguntzea”, baloratu du.

Azken urteetan, zentroak ibilbide teknologikoko orriak lantzen lagundu die hainbat sektoretako enpresa batzuei, hala nola makina-erreminten, automobilgintzako osagaien, etxetresna elektrikoen, ekipo eta sistema elektronikoen, informazio sistemen eta IKTen sektoreko enpresa batzuei.

Arrasate-Mondragóneko zentro teknologikoak bere roadmapping metodologia erabili du ibilbide teknologikoko orri bat lantzeko