Merkatuak, gaur egun, produktu eta zerbitzu eraginkorragoak behar ditu, gutxiago kutsatzen duten, kostu onargarriak dituzten eta fidagarritasun handiagoa eskaintzen duten produktuak. Horretarako, beharrezkoa da energiaren, industriaren eta garraioaren sektoreetan, esaterako, elektrizitatea biltegiratzeko eta kudeaketa termikorako garapen berritzaileen bila aurrera egitea.
Testuinguru horretan, IK4-IKERLAN zentro teknologikoak Etekina proiektu europarra gidatzen du. Bertan industria prozesuen portaera energetikoa hobetzeko asmoa du, gaur egun prozesu horietan barreiatzen den beroa berreskuratuz eta berrerabiliz.
Zehazki, euskal zentroak koordinatzen duen Europako ekimenak kaloduktoetan oinarritutako bero trukagailuak garatu eta baliozkotuko ditu altzairu, zeramika eta burdina ez duten metalen sektoreetarako.
Kaloduktoak bero trukagailuak dira, eta beroa transferitzeko ahalmen handiagoa dute, gaur egun baztertzen diren hondar beroei etekin handiagoa ateratzeko aukera ematen dute eta. Proiektuaren baitan garatutako kaloduktoak egokituta egongo dira aipatuko sektoreetako industria prozesuetan dauden efluenteetara, beroa eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoz berrerabiltzea lortzeko.
Berreskuratutako beroa industria prozesuetan erabiliko da, prozesuen efizientzia energetikoa hobetu eta kostu operazionalak gutxituz.
IK4-IKERLANeko energia biltegiratzea eta kudeaketaren arloko arduradun Igor Villarrealek azaltzen duenez, kaloduktoetan oinarritutako ekipoek, ohiko bero trukagailuen aldean, transferentzia ratioak nabarmen hobetzen dituzte eta emari eta tenperatura handiagoko bero fluxu sekundarioak ematen dituzte.
Proiektuan garatu diren bero trukagailuak hiru industria plantatan ezarriko dira, beroa berreskuratzeko eta berrerabiltzeko prozedura baliozkotzeko. Zehazki, Fagor Ederlan lantegiak Arrasate-Mondragónen dituen instalazioetan (sektore ez-ferrosoa), SIJ Metal Ravne enpresak Eslovenian dituen instalazioetan (altzairuaren sektorea) eta Ceramiche Atlas Concorde Spa enpresak Italian duen plantan (zeramikaren sektorea) instalatuko dira erakusleak.
“Ekimen honek industria prozesuen efizientzia energetikoa analizatzeko gaur egun zentroan garatzen ari garen metodologia osatzen du, eta hainbat sektoretarako industria aplikazioetako efizientzia termikoa hobetzeko aukera berriak identifikatzeko eta garatzeko ikerketak egiten jarraitzen uzten digu”, gaineratu du Villarrealek.
Europako ekimena 2021ean bukatuko da, eta kaloduktoren teknologiaren aplikazioak fluidoen beroa berreskuratzeko dituen ahalmenak eta mugak ezagutzea ere ahalbidetuko digu eta teknologia hauek beste prozesu mota batzuetan bere horretan aplikatzeko aukera analizatzeko metodologiak garatzen lagunduko du.
Etekina proiektua Europako Batzordearen H2020 programaren barruan sartzen da, eta guztira 5.507.380 euroko aurrekontua dauka.
Partzuergoa sektorean erreferente diren enpresa, zentro eta unibertsitateek osatzen dute, hala nola Fagor Ederlan, Insertec, Econotherm, Brunel University London, Sij Metal Ravne, Jozef Stefan Institute, Ceramiche Atlas Concorde Spa, University of Modena and Reggio Emilia eta European Science Communication Institute erakundeek.
IK4-KERLANi buruz
IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.