IK4-IKERLAN zentro teknologikoak, Irontec eta CodeSyntax enpresekin batera, akordio bat egin du Fagor Automationekin, berarekin elkarlanean arituta Fagor Automationen makinen konektibitatea hobetzeko eta makinen interfazeak sinplifikatzeko. Arrasate-Mondragoneko enpresak, zeina makina-erremintetarako automatizazio eta kontrol produktuen fabrikazioan eta garapenean liderra baita, garrantzia handia ematen die alderdi bi horiei, makinak 4.0 industriara egokitzeko.

Hurrengo bi urtetan, lau erakundeak elkarlanean arituko dira web teknologiaren bitartez makinen konexioa hobetzeko, eta horren bidez makinen arteko hiperkonektibitatea errazagoa izango da eta munduko edozein kokapenetatik kontrolatu ahal izango dira makinak gailu mugikor edo tableten bitartez.

Fagor Automationen makinak kontrolatzeko eta bistaratzeko sistemak errazagoak eta intuitiboagoak egiten ere saiatuko dira. Asmoa da mundu digitalean erabiltzaile interfazeek eduki duten iraultza industriaren eremura eramatea, izan ere, iraultza horri esker lortu da teknologia hain trebatuta ez zeuden erabiltzaileengana hurbiltzea.

Era berean, aliantza horrek lagunduko du lau erakundeen artean sinergiak sortzen; beraz, haien artean ezagutza fluxua etengabe izatea bilatzen da. Horrela, euren asmoa da 4.0 industriaren eremuan bakoitzak duen posizionamendua indartzea.

Miniatura
Arrasate-Mondragoneko zentro teknologikoak, Irontecek eta CodeSyntaxek enpresari lagunduko diote makinak 4.0 industriara egokitzen

seo-url
ik4ikerlan-fagor-automationekin-elkarlanean-haren-makinen-konektibitatea-hobetzeko
Id Externo
NOTICIA-161