• Orona, CAF eta Fagor Arrasateko arduradunek I+Gari buruzko mahai inguru batean parte hartu dute
  • Zentroak bere historian 2.000 I+G+B proiektu baino gehiago egin ditu, 500 M€ baino gehiagoko balio metatuarekin

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak bere 40. urteurrena ospatu zuen ekainaren 18an, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean egindako ekitaldi batekin, Iñigo Urkullu lehendakariak presidituta. Ekitaldian hainbat agintari izango ziren, hala nola Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuordea, baita ere euskal enpresa sarearen ordezkariak, unibertsitateetakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sare osokoak.

Ekitaldian zehar 1974an sortu zen zentroaren historia errepasatu zen, eta mahai inguru bat egin zen, “I+G, lehiakortasunaren traktore” izenburupean, zeinean Orona Group, CAF Talde eta Fagor Arrasate enpresetako hainbat zuzendarik parte hartu zuten.

Sortu zenetik, zentroa ehunka enpresarekin aritu da lankidetzan berrikuntzak egiten, eta bere baliabideen zati handi bat ikerketa propiora ere bideratu du, ezagutzaren abangoardian mantentzeko.

Arrasaten eta Gasteizen egoitza bana dituelarik, sei eremu handitan espezializazio maila altua du: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energia, mekatronika eta fabrikazio aurreratua.

2.000 proiektu baino gehiago enpresekin

IK4-IKERLANek, bere historian zehar, 1.086 argitalpen eta ponentzia egin ditu, 30 patente, 55 doktore tesi, 516 ikerketa proiektu eta industri aplikazio eta garapeneko 2.000 proiektu baino gehiago. Gaur egungo euroetara ekarrita, egindako I+G+Baren balio metatua 500 milioi eurokoa da.

Egun, enpresekin egiten duen lanari esker, IK4-IKERLANen sarreren %60 enpresekin zuzenean egiten duen kontrataziotik dator.

200 proiektu Europar Batasuneko Programetan

Halaber, IK4-IKERLAN I+G+B bultzatzeko Europako ekimen nagusietako protagonista da, 200 proiektu baino gehiagotan parte hartu duelarik. Duela gutxi zazpi proiektu berritan hasi da parte hartzen Green Car ikerketa arlo estrategikoetan (IK4-IKERLAN da proiektuaren liderra), Factories of the Future, ARTEMIS eta Information and Communication Technologies ekimenetan.

Protagonista rol hori zentroaren abala da Europako esparruan erreferentziazko eragilea izaten ajrraitzeko, Europar Batasunak martxan jarri berri duen Horizon 2020 programa berriarekin.

IK4-IKERLANen nazioarteko bokazioa lankidetza sare zabal batean islatzen da, zeinean mundu osoko hogeita hamar inguru ikerketa zentro eta unibertsitate elkartzen diren. Sarea orain dela gutxi handitu zen, Luleako Unibertsitatearekin (Suedia) Condition Monitoring arloan lankidetzan aritzeko hitzarmen berri batekin, Fidagarritasun Estrukturalaren eta Mekatronikaren arloan.

Kasu arrakastatsuak

IK4-IKERLANek enpresentzat egindako I+G proiektuen barruan, Orona, Acciona, Alstom, CAF edo Fagor Arrasate enpresentzat eta hainbat sektoretako liderrentzat egindakoak daude, tartean egonik energia, garraioa edo industri ekipo ondasunak, besteak beste.

“Aberastasun iraunkorra”

Bere hitzaldian zehar, Iñigo Urkullu lehendakariak zera adierazi zuen: “topaketa honek etorkizunari buruzko konfiantza helarazten dit. Ibilbide sendoa aurkitzen dut hemen, esperientzia egiaztatuta, erronka eta proiektu berriak, baita hitzarmenak egiteko espiritu bat ere. Etorkizun ekonomikoa lankidetzarako dugun ahalmenaren menpe dago, partekatzen dugun helburuaren zerbitzutan: hazkunde iraunkorra eta enpleguaren sorrera”.

Ik4-IKERLANeko lehendakari Iñaki Aranburuk “uda edaten duzunean, izan gogoan iturria” txinatar esaeraz baliatu zen zentroaren historia ilustratzeko. “Gaur urteurren hau ospatzen ari bagara IK4-IKERLANen lan egiten duten pertsona guztien ahaleginari enpresen konfiantza gehitu zaiolako da, MONDRAGON Korporazio, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundi, Estatuko Administrazio Orokor eta Europar Batasunetik jasotako babesarekin batera”, adierazi zuen.

Miniatura
Zentro teknologikoak bere urteurrena ospatu zuen atzo Arrasaten, lehendakariak presiditutako ekitaldi batean
Miniatura
seo-url
ik4ikerlan-40-urte-enpresen-zerbitzura-berritzen
Id Externo
NOTA-44