IK4-IKERLAN zentro teknologikoa Virtual Factory Operating System (vf-OS) proiektu europarreko bazkideetako bat da. Proiektuaren helburua da 4.0 industriarako software aplikazioak kokatzeko eta deskargatzeko plataforma bat sortzea, zeinak Android-eko Google Play edo IOS-eko Apple Store marketplaces-en antzera funtzionatuko duen.

Garapen horrek fabrikazioko software aplikazioak (vApps) behar dituzten enpresen eta aplikazio horiek garatzen dituzten enpresen arteko elkargune bat ekarriko du. Sistemak aplikazio berritzaileak sortzeko ingurune bat emango die garatzaileei, eta enpresei, berriz, jada existitzen diren aplikazioak aurkitu eta eskuratzeko edo aplikazio berrien garapen leku bat.

Industriako sektore guztien arteko komunikazioa eta lankidetza optimizatzea ez ezik, espero da vf-OS proiektuarekin negozio aukera berriak agertzea, plataformaren erabiltzaile profil desberdinen arteko interakzioen ondorioz (software garatzaileak, fabrikazio eta logistika enpresa edota hornitzaileak, zerbitzu hornitzaileak).

vf-OS sistema eragile irekia izango da, eta sistema nukleo batek, aplikazioen programaziorako ingurune batek eta datuak komunikatzeko eta biltegiratzeko sistema aurreratu batek osatuko dute. Hori dena plataforma batean ostatatuko da, eta plataforma horrekin enpresek softwarea instalatu ahal izango dute ondoren software garatzaileek sortutako aplikazioak deskargatzeko.

Europar Batasunak I+G bultzatzeko duen Horizonte 2020 programak finantzatzen du vf-OS proiektua, eta Factories of the Future ekimenaren barruan sartzen da, ikerkuntza eta berrikuntza teknologien sustatzailea. Proiektua, ICE (Information Catalyst for Enterprises) enpresa britainiarrak gidatzen du eta IK4-IKERLAN eta  MONDRAGON ASSEMBLY-ren parte hartzea dauka, baita Europako 6 herrialdetako 11 erakunderena.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement No 723710.

Plataformak 4.0 industriarako software aplikazioak kokatzeko eta deskargatzeko balioko du