• 2012an ekin zitzaion proiektuari, jaio aurreko diagnostikoak egiteko sistema azkarragoak, merkeagoak eta gaur egunekoak bezain inbaditzaileak ez direnak garatzeko.
  • Ekimena gidatzen duen IK4-IKERLAN zentro teknologikoak, sari honekin sendotuta ikusten du bere posizionamendua, hala nola Mikrosistemetan eta Sistema Adimendunen edo Smart Systems delakoen Integrazioan.

IK4-IKERLANek Europako Batzordearen aitortza eskuratu du ikerketan bikaina izateagatik, AngeLab proiektua dela eta. Izan ere, proiektu horrek jaio aurretik diagnostikoak egiteko sistema bat bultzatzen du, amaren odola abiapuntu hartuta. IK4-IKERLANen ekimena H2020/7EP proiekturik hoberena jo du Europako Batzordeak, pasa den asteazkenean, Erroman, Nanoelektronikaren Europako Foroa-n banatu ziren Berrikuntzaren Sarietan.

Proiektuak, zeinak 11 milioi euroko aurrekontua baitu, bere baitan biltzen ditu jaio aurreko diagnostikoen eremuko enpresa eta erakundeak, sistemen integrazioan adituak diren ikerketa zentroak eta lab-on-a-chip delakoan (laborategia mikroprozesadore batean) eta Biologia Molekularrean aditu direnak, bai eta fabrikatzaileak ere.

Sari hau sekulako onespena izan da Arrasateko zentro teknologikoarentzat, I+G+b alorrean bikaina dela eta ahalmena duela aitortzen baitzaio. AngeLab proiektuaren koordinatzaile Jesús M. Ruano López doktoreari egokitu zitzaion zeremonian saria jasotzea. Sariaren emateko orduan, prototipo eta erakusgailu gisa garatutako aurrerapenak eta teknologiak bat egitea baloratu zen. Europar Batasunak Berrikuntza eta Ikerketa bultzatzeko Horizonte 2020 programaren edo Zazpigarren Esparru Programaren (7EM) bidez finantzatutako proiektu guztien artean gehien nabarmendu dena saritzeko modua da.

Ekimena gidatzen duen IK4-IKERLAN zentro teknologikoak, sari honekin sendotuta ikusten du bere posizionamendua, hala nola Mikrosistemetan eta Sistema Adimendunen edo Smart Systems delakoen Integrazioan.

Proiektu honetan, Europa osoko ikerketa zentro, unibertsitate eta enpresa ugarik eta osasun alorreko erakunde batzuek osatutako partzuergo zabala koordinatzen du IK4-IKERLANek, hala nola Osakidetzak (Basurtuko Unibertsitate Ospitalea) / BIOEFEK, Donostiako Unibertsitate Ospitaleak (BioDonostia), Espainiatik, eta Neurologiako eta Genetikako Institutuak (CING), Zipretik. Alde komertziala, berriz, enpresa hauez ordezkatuta dago, besteak beste: DNA Data (Espainia), CAN (Alemania), NIPD (Zipre), EVGroup (Austria), Ademtech (Frantzia) eta Biopharma (Erresuma Batua). Partzuergo hori osatzen dute GAIKER-IK4k eta Rioja Salud Fundazioak (Espainia), Hahn-Schickardek (Alemania) eta WUTek (Polonia).

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 290 pertsona inguruk osatzen dute.

Informazio gehiago

WEB

ARGAZKIAK

Miniatura
AngeLab-ek, IK4-IKERLAN euskal zentroak gidatuta jaio aurretik gaixotasunak diagnostikatzeko garatu den proiektuak, Berrikuntzaren Saria eskuratu du Nanoelektronikaren Europako Foroan, H2020/7EP proiektu europarrik hoberena izendatu baitute.
Miniatura
seo-url
europar-batasunak-ikerlan-saritu-du-ikerketan-bikaina-izateagatik
Id Externo
NOTA-144