• Zentroak sistema adimendun integratuen arloan duen esperientzia eskainiko du
  • Ekimenak 4,5 milioi euroren aurrekontua du eta 36 hilabeteko iraupena
     

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egiteko dituzten arazoak gainditzeko helburuarekin, Europar Batasunak (EB) Smarter-SI proiektua jarri berri du martxan, 4,5 milioi euroren aurrekontuarekin, enpresa txiki eta ertainek sistema adimendunak eskuratzeko eta komertzializatzeko. Dispositibo horiek ingurunea arakatzea ahalbidetzen dute, erabiltzaileari informazioa ematea edo are erabakiak hartzea eta erantzunak sortzea, prozesatutako datuetatik abiatuta.

IK4-IKERLAN da proiektuaren partaideetako bat, eta Alemaniako HSG-IMIT mikroelektronikako institutuak gidatzen du otsailaren erdialdetik abiarazi zenetik. Ekimenaren xedea fabrikazio kooperatiboko europar plataforma bat ezartzea da, sistema adimenduak diseinatu, prototipatu eta egiteko, gaur egungo eredua gainditzeko, manufakturan oinarrituta baino ez baitago.

Gainera, Smarter-SI proiektuak komunikazio kanal bat prestatu nahi du, enpresa txiki eta ertainak sistema adimendunen diseinu, manufaktura eta test partzuergoetan sartu ahal izateko, modu eraginkorrean eta beraien errealitate ekonomikoari hobeto egokitzen zaizkion kostuekin.

Proiektuaren esparruan garatuko liratekeen produktuetako bat sistema eramangarri bat da, elikagaien toxinen eta alergenoen analisia egiteko. Sistema hori aldi berean hainbat osagai analizatzeko gai izango da, janarian aipatu substantzia horiek detektatzeko, nahiz eta oinarrian duen teknologia egoki egin daitekeen elikaduraren edo albaitaritzaren beste arlo batzuetan erabiltzeko.

IK4-IKERLANen zeregina

IK4-IKERLAN proiektua gauzatzen ari den partzuergoko kidea da, eta mikroteknologietan duen esperientzia eskainiko du, elementu hori funtsezkoa baita sistema adimendunen garapenean, informazioa atzitzen, datuak prozesatzen eta gailu adimendunak ingurunearekin interakzioan aritzen ematen duten laguntzagatik.

Euskal zentro teknologikoa faktoria kooperatiboaren eta manufaktura katearen kontzeptua ebaluatuko duen lantaldearen lidergokide izendatu dute, eta polimeroaren mikrofluidikaren, elektronika malguaren, kapsulatzearen, interkonexioaren eta integrazioaren arloak ikuskatuko ditu.

Gainera, prototipo industrial baten garapena gidatzen du, eta proiektuan zehar egingo den deialdia ikuskatzen du, merkaturatzeko aukerak dituzten sistema adimendunen proposamenak dituzten enpresa txikiak eta ertainak erakartzeko.

“Proiektuaren helburu nagusia da enpresa txiki eta ertainen, teknologiaren hornitzaileen eta finantzatzeko mekanismoen arteko konbergentzia lortzeko foro bat sortzea, proiektu berritzaileak sortu ahal izateko”, azaldu du IK4-IKERLANeko Mikrosistemen Departamentuko arduraduna den Aitor Ezkerra ikertzaileak.

Bere iritziz, proiektuaren ezaugarri nagusietako baten oinarria dago enpresekin batera merkatuko perspektibak dituzten produktuak garatzea, komertzializatu daitezkeen produktuak; kontua ez da izaera esploratzailea duten teknologien diseinuan zentratzea.

Proiektua gauzatzen ari den partzuergoko kideak dira, aipatutakoez gain, CIS eta VDI/VDE alemaniar zentroak, CSEM suitzarra, IVF suediarra eta Tyndall irlandarra.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, mekatronika eta fabrikazio aurreratua.

Proiektuaren fitxa

Izena: Smart Access to Manufacturing for Systems Integration (Smarter-SI)
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Programa: Horizont 2020-ICT-2014-1
Kontratu zenbakia: 644596
Proiektuaren gidaria: Hahn-Schickard-Gesellschaft
 

IK4-IKERLAN Smarter-SI europar proiektuan partaide, berrikuntza enpresetara hurbiltzeko